Laburpena
Claudette biloba jostari baten eta amona samur, ameslari eta ipurterre baten istorioa da. Egun osoan bakarrik eta eserita egoteaz nekatuta eta egunero-egunero zopak eta pureak jateaz aspertuta, amonak berriro bizirik sentitu nahi du; izan ere, 90 urte ez dira egunero ospatzen!
Zahartzaroari, gure amonei, jakinduriaz eta esperientziaz beteriko zimur horiei egindako omenaldia da. Malabareen eta txotxongiloen ikuskizun komiko eta poetikoa, ikuskizunaren sortzaile eta txotxongilo-interprete den Sararen amonarengan inspiratua. Sararen amonak artista izatearekin amets egin zuen, baina, bere adineko emakume askok bezala, ametsak alde batera utzi behar izan zituen besteen zerbitzura egoteko.
Munduko ikuskizun onenaren saria Leioako 2024ko Umore Azokan.
Interpretazio onenaren saria Valladolideko 2024ko TAC Jaialdian.