Laburpena
Libre antzerki bisuala, maskarak eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna da, gure artean eta nahi dugun horretara lotzen gaituzten harien arteko oreka aurkitu beharrari buruzkoa.
Emakume baten eta txoritxo baten arteko loturaren istorioa, hari, saski eta bilbeen bidez habiak egiten eta kaiolak desegiten dituztenak.
Pieza honek elkarrekin uztartzera gonbidatzen gaitu, norbera izan nahi duena izango den babesleku bat egiteko.
“Arriera” diziplina anitzeko eszena-konpainia bat da, dramaturgiaren, mugimenduaren, antzerki-dokumentuaren eta poesia bisualaren arteko topaketatik sortua. Konpainiak objektuaren, gorputzaren, ibilbidearen eta materiaren arteko harremana ikertzen du. Ikusleengan jakin-mina eta esperientzia eragiteko prestasunak gidatzen du egiten duen bilaketa. Orain arte, hiru ikuskizun aurkeztu ditu: ANIMERIA, Café Cantante Amargura eta EDEN, Euskal Herriko Kaleko Arteak Bultzatzeko "KARRIKAN" Plataforma irabazi duen ikuskizuna. Konpainiaren lana hainbat programazio eta jaialditan ikusi ahal izan da, hala nola Bilboko Kalealdian, Gasteizko Kaldearte Jaialdian, Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdian, Bilboko BLV-Art jaialdian, Oviedoko CAFCA Jaialdian edo El Escorialeko Udako Nazioarteko Jaialdian, besteak beste.