Gregarios ez da epikoa, ezta heroikoa ere. Gregarios ikuskizun zintzo, dibertigarri eta izerditsua da, kirolaren alderik gizatiarrenaz diharduena.
Akrobaziaren eta umorearen bidez, bi artistek euren arteko harremanak eta adiskidetasuna jorratzen dituzte, baina lankidetzatik gatazkara erraztazun izugarriz igaroko dira. Bestea zirikatzeko norgehiagoka jolasak bilatzen dituzte etengabe, baina bidean aurkitzen dituzten desberdintasunak gorabehera, konplizitatea beti dago hor, funtsean, jolas bat baino ez baita.
Eszenan, presentzia gozoa eta sotila eta zirkuko diziplinen maila tekniko handia darabiltzate. Baskula, masta txinatarra eta akrobazia ugari, ikusle guztientzako lan tekniko eta sotil batera ekarrita.