Erronka Garbia
- Hasiera
- Erronka Garbia
Bilboko Kalealdiak, 2024ko edizioan, IHOBE sozietate publikoak aitortutako Erronka Garbia ziurtagiria izango du, eta jaialdian ingurumen-inpaktua hobetzeko neurriak garatzeko konpromisoa hartuko du, honako alderdi hauetan: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak, bai eta herritarrak jasangarritasunean sentsibilizatzeko zeharkako ardatza ere.
Hauek dira Bilboko Kalealdiaren ingurumen-helburu nagusiak:
- Jaialdiarekin lotutako zuzeneko eta zeharkako kutsadura atmosferikoa (Co2, NOx, O3, PM10, PM2,5) gutxitzea.
- Erosketa egoki baten bidez, sortutako hondakinen kopurua gutxitzea eta elementu birziklagarri, birziklatu edo berrerabiliak lehenestea, plastikoaren erabilera ezabatuz eta ondakinen gaikako bilketa gauzatuz, birziklapenaren %-rik handiena bermatzeko helburuarekin.
- Kokapenetik eta diseinutik, jaialdiaren elementu osagarrien erosketa gutxitzea, material birziklatuak eta berrerabiliak erabiliz.
- Herritarren artean kultura jasangarriaren aldeko konpromisoa sustatzea, sentsibilizazio-kanpainen eta ekintza eredugarrien bidez.
Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera, ekitaldi jasangarri bat ingurumenaren gaineko balizko inpaktu negatiboak gutxituz diseinatu, antolatu eta gauzatu dena da, eta legatu positiboa uzteko ahalmena du erakunde antolatzaileentzat eta inplikatutako eragileentzat. Ekitaldi horiek diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituztela ziurtatzeko, Ihobe sozietate publikoak Erronka Garbia metodologia garatu du, ekitaldiak egiteari lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko aukera ematen duen prozedura.