Laburpena
Txotxongiloen bidezko ikuskizun artisau, umoretsu eta hunkigarri hau komediatik poesiarako bidaia bat da, eta eskuak dira abiapuntua. Alde gizatiarrak duen garrantzia gogorarazteko esperientzia da, soila eta partekatua.
“Guillem Albà” clown eta sortzaile eszeniko bat da, eta hizkuntza propioa du, sorkuntza-konpainiaren 17 urteetan garatua. Txotxongiloekin diharduen familia batean jaioa (“El Estaquirot Teatro”), etengabe eboluzionatzen, hedatzen eta deskubritzen ari den unibertso artistiko baten jabe izanik, bere lanak hainbat diziplina konbinatzen ditu, hala nola antzerki bisuala, clowna, txotxongiloak, musika edo keinu-antzerkia.
Berty Toviasen antzerki-eskolan trebatu zen, Bartzelonan (Lecoq teknika). Musika ere ikasi zuen, eta hainbat instrumentu jotzen ditu.
Ikerketa horren fruitua Calma! (2019) izan zen, testurik gabeko "solo" bat, komedia eta poesiaren, antzerki bisualaren eta txotxongiloen artekoa, mugak ahalik eta eszenografia txikienarekin zabaldu gura dituena.
Ma Solitud lanarekin (2022) are gehiago sakontzen du funtsezkoa den horretan.
Uztailean bere bederatzigarren ikuskizuna estreinatuko du: Tota aquesta por que ara tinc, Bartzelonako GREC jaialdiak koproduzitua.
Askotan, kanpoko proiektuetan ere lan egiten du.
D'aquí no marxaré mai liburua ere argitaratu du.
Espainian, Frantzian, Errumanian, Portugalen, Herbehereetan, Belgikan, Suedian, Argentinan, Italian, Grezian, Uruguain, Perun, Alemanian, Txinan eta Danimarkan aritu da.