ekaina 30, 2025
| 22:00

Després de tot

PSIRC CÍA.

Arriaga Plaza

Laburpena

Teknologia basati bat neurririk gabe hazten ari da padura bateko ihien arteko biodibertsitatean. Bertan, zirku-artisten familia bizi da aspalditik. Paisaia Alexak erabakitzen du, gizakien portaera probatzen duen adimen artifizialak. Nola erreakzionatuko dute, ikusten dutenean zikoinak ez direla gehiago habia hauetan biziko?

“PSIRC” konpainiak, tonu ludiko eta zinematografikoa erabiliz, umorez planteatzen du existentziaren paradigma berriak nola pentsatu.

 

  • Zirkolica 2023ko Sari Berezia
  • Epaimahaiaren Saria ARCA Jaialdian (Aguilar de Campoo) eta TALÍA Sarien Izendapena Zirkuko 2023ko Ikuskizun Onentzat.
Informazio nabarmena
Jatorria:Katalunia
Hizkuntza: Testurik ez
  • Antzezleak:Benet Jofre, Wanja Kahlert, Adrià Montaña, Anna Pascual
  • Dramaturgia:Benet Jofre, Wanja Kahlert, Adrià Montaña, Anna Pascual, Rolando San Martin.
  • Zuzendaritza:Rolando San Martin
  • Soinuen eta argien instalazioa/sorkuntza:PSiRC
  • Argazkiak:Francis Rodor / Julián Waisbord / Mai Bagüen
  • Ekoizpen teknikoa:Benet Jofre, Wanja Kahlert
  • Ekoizpena:LA UTOPICA SCCL

Konpainiari buruz

“PSIRC” konpainia 2011n sortu zen. Lehenengo ikuskizunarekin –Acrometría– Europan eta Latinoamerikan bira egin zuten 10 urtez, 12 herrialdetan, 200 emanaldi baino gehiagorekin.  FETENen gaueko ikuskizunaren saria jaso zuen, Freiburgeko Kulturböseren "Freiburger Leiter" 2016ko saria; konpainia berri onenaren "Zirkolika 2012 saria", eta "FAD 2013" saria, sorkuntza berriari dagokiona.

2018ko apirilean Mi nombre es Hor estreinatu zuten. Bertan, Wanjak eta Adriàk, Rolando San Martinen zuzendaritzapean, bide eszeniko berriak esploratu zituzten, txotxongiloen bidez teknika eta lengoaia berriak asmatuz.  Mercat de les Flors-ek koproduzitu zuen eta, Europako "Itsasotik Itsasora – Zirkuko Pirinioak" proiektuaren laguntzarekin, Avignoneko 2023ko "Occitanie fait son cirque"-rako aukeratu zuten espainiar konpainia bakarra izan zen.

2022an, beren azken proiektu artistikoa estreinatu zuten, Després de tot izeneko saga eszenikoa, zenbait kide dituen koprodukzioa: Bartzelonako Festival Grec; La Grainerie, Fabrique des Arts du Cirque et del'itinérance; Nilak, Circ Teatre Itinerant eta Fira Trapezi Reus.  Bere piezak Mercat de les Flors-en (Circ d'ara mateix jaialdia), Teatre Nacional de Catalunya-n (ZIP jaialdia) eta Teatre Ovidi Montlló-n (Grec jaialdia) estreinatu ditu.

Després de tot-en azken pieza 2023an estreinatu zen, Gevleugelde Stad Ieper-en (Belgika) eta Trapezi de Reus jaialdian.  Ikuskizuna aurretik eginiko lan osoaren emaitza da, eta kalean antzezteko helburuarekin sortu zen. Konpainiak gaur egungo biran antzezten duen ikuskizun honek hainbat aintzatespen jaso ditu, eta Estatuko eta nazioarteko hainbat azokatan egon da.

Beste jarduerak batzuk

30
ekaina

Soul Project

SOUL PROJECT

ekainak 30
- uztailak 1

Épiphytes

CHAUSSONS ROUGES (COMPAGNIE DES)

ekainak 30
- uztailak 1

Devoris Causa

ESCARLATA

2
uztaila

22:00

Carena

LA CORCOLES CÍA

3
uztaila

Claudette

MALETA COMPANY & BALANCETOI CIE

3
uztaila

21:30

QOROQ

KOLEKTIV LAPSO CIRK

uztailak 4
- uztailak 5

Concorda

Concorda

5
uztaila

22:30

Ambulant

LA FAM PRODUCCIONS

Bilboko Kalealdia 2025 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak