Laburpena
Azkenean iritsi da eguna. Gaur aurkeztuko da mundu guztiak ahotan duen kanpaina soziala. Sustatzaileek “aro berri baten hasiera” gisa deskribatzen dute. Askatasunaz, eskubideez eta justiziaz hitz egiten digute. Kontzeptu horiek, dirudienez, hainbat norabide dituzte.
Zer dago LJ75en atzean? Zein dira bere benetako asmoak? Nortzuk dira oraindik inork ikusi ez dituen “sustatzaile eraginkor” horiek?
Premisa horrekin, Cia. Barsantik kaleko lan berria aurkeztuko du. Inguratzen gaituzten populismoen arriskuaz hitz egiten duen komedia bat da. Eta ez diogu inori begiratzen.