Laburpena
Dantza-pieza bisual bat da, munduaren bihotzean gozotasun-zuhaitz bat landatzeko desira bizitik sortua. Dena –baita ura eta denbora ere– harea bihurtzera kondenatuta dagoela dirudien leku batean, emakume bat eta zuhaitz bat daude. Zuhaitza da haren bizkarrezurra eta konfidentea. Emakumea, irribarrea eta dardarak. Bizitzatik sortzen diren poema eta itxaropenak. Elkarrekin, abismoak loratzeko.
Pieza bisual eta poetiko honekin, “Claire Ducreuxek” agur esaten dio oholtzari antzezle gisa, ibilbide luze eta arrakastatsu baten ondoren.
“Claire Ducreux” dantzaria eta kale antzerkiko artista da. Dantzaren, antzerki bisualaren, umorearen, poesiaren eta publikoarekiko interakzioaren nahasketa da haren ikuskizunen lengoaia. 1999an, Leandre Ribera clownarekin batera, “Leandre-Claire” konpainia eratu zuen, eta, 2004tik gaur arte, dantza eta antzerki ikuskizun propioak sortzen ditu mundu osoko jaialdietan.
Ikuskizun komiko eta poetikoak, publiko guztientzat. Zirkuaren eta keinu-antzerkiaren hizkuntzarekin hitz eginez.