Laburpena
Plaza antzezlanean, pertsona batzuek aspalditik gordeta dituzten gauzak kontatu eta egiten dituzte. Nire amamak ezkutuan idazten zituen gutunak eta egunerokoa ere irakurtzen dituzte. Gizon batek kontrabaxua jotzen du, eta emakume batek pagoenborrak mozten eta harri ikaragarriak altxatzen ditu. Ni ere ateratzen naiz antzezlanean, eta sekretu bat kontatzen dut”, Noa García, 9 urte. La Pez konpainiaren zigilu nahastezina daraman proposamena: mintzairen fusioa, publikoarekiko hurbiltasuna eta inprobisazioa.
Antzerki-laborategi bezala sortu zen, jolasean oinarritutako lan egiteko modu baten bila, zenbait lengoaia batuz ikusleekiko zuzeneko komunikazioa bilatzeko: horiek dira “La Pez” konpainiaren bilaketaren oinarriak. Sorkuntza originalak egiten ditu eta, nahiz eta lengoaia ez-konbentzionalak erabili –edo horrexegatik, agian–, publikoaren konplizitatea lortzen du.