Laburpena
Soken mugimenduaren eta manipulazioaren bidezko bidaia. Soka, konexioaren, loturaren eta batasunaren sinbolo. Sokak samurtasunez besarkatzen du, materialismoa gainditzen duen truke emozionala sortuz. Behin luzatuta, sokatik harago hedatzen den bibrazio bat sortzen du.
Soka tentsioan eta distentsioan. Lotzen eta askatzen duena. Inplikatzen, libratzen edo oratzen duena. Indar dinamikoen joko batean. Elastikoa, magnetikoa, eta grabitatea, pisua eta kontrapisua.
Suspentsiotik ia erortzeraino. Hari baten gaineko orekan.
Mais Imaginarius 2024 saria.
Mostra Nacional de Jovens Criadores antzerki-saria.