Hormak baino ez dira geratzen, horma zikinak eta zimurtuak.
Pailazoak bere baitan bizi den pertsonaren konplize egiten gaitu, porrotarekin, bakardadearekin eta nostalgiarekin xalotasunez eta lotsagabekeriaz konektatzeko. Kontakizun intimo eta zoroa, askatasunaz, zoritxarraz, gordintasunaz eta noraezeko zirku bizitza batekiko grinaz hitz egiten diguna.
Dena posible den espazio fisiko eta denborazkoa, clownaren arteak, keinu bidezko antzerkia eta zuzeneko musika (pianoarekin, ahotsarekin eta klarinetearekin) nahasten dituena.
Zailagoa oraindik den hori, sinestezina den horretan sinestea, lainoan barneratu eta haratago joatea...