BILBOKO UDALAK, EKAINAREN 26AN HASIKO DEN ETA KALEKO ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN 27 KONPAINIA ETA ESTATU MAILAKO 8 ESTREINALDI IZANGO DITUEN BILBOKO KALEALDIAREN XVIII. EDIZIOA AURKEZTU DU

Posted by & filed under Berriak.

Programazioaren barruan kaleko antzerki garbienetik zirkura, clownera, txotxongiloetara, kabaretera edo dantzara doazen 58 ikuskizun jasoko dira, zaldi gaineko artista edo pizzeria ibiltari bat, besteak beste, eta baita umorez eta originaltasunez betetako beste batzuk ere, ikus-entzule guztientzat. Euskal konpainia hauek euren azken lanak aurkeztuko dituzte: Deabru Beltzak, Dikothomia, Eva Guerrero, Hortzmuga, Organik eta Shakti Olaizola. Bilbo… Read more »

ERREKALDE AUZOAK, BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO ZIRKUALDEREN, ZIRKUKO ARTEEN JAIALDIAREN, ZORTZIGARREN EDIZIOA JASOKO DU ASTEBURU HONETAN

Posted by & filed under Berriak.

“Zirkualde” programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo akrobaziekin fusioa egiten duten zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekaldera, EKAINAREN 2tik 4ra. Jaialdiaren aurrerapen gisa, Errekaldeko Liburutegiak familia osoari zuzendutako saio berezia jasoko du bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Goloka Antzerki Taldearen “Wolingen garatxoa” ikuskizunarekin. Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko… Read more »

IREKI DA “DE MAR A MAR – PIRINEOS DE CIRCO” PROGRAMAKO ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNEN IKERKETARAKO ETA SORKUNTZARAKO EGOITZA ARTISTIKOEN ETA LAGUNTZEN BIGARREN DEIALDIA

Posted by & filed under Berriak.

Bilboko Udala da Europa mailako lankidetzarako ekimen horren bazkideetako bat. Helburua zirku garaikidearen sorkuntzari eta hedapenari laguntzea da. Proiektuak onartzeko azken eguna irailaren 1a da. Oinarri osoak webgunean daude: www.bilbokokalealdia.eus. Irekita dago jada zirku garaikide proiektuen garapenerako bigarren laguntza deialdirako izen emate epea, zirkuko arteen aldeko mugaz gaindiko “De Mar a Mar – Pirineos de… Read more »

ZABALIK DAGO LEHEN PAUSOAK EMATEN ARI DIREN ZIRKUKO ETA KALEKO ARTE ESZENIKOETAKO SORTZAILEAK BABESTEKO DEIALDIA, LANKIDETZARAKO “DE MAR A MAR” PROGRAMA EUROPARRAREN BARRUAN

Posted by & filed under Berriak.

5.000 euroko laguntza ekonomikoa eta, 2017ko uztailetik 2019ko otsailera bitartean, dagoeneko finkatuta dagoen Bivouac konpainia frantsesaren laguntza barne hartuko duten lau beka emango dira. Proiektuak onartzeko azken eguna apirilaren 17a izango da. Oinarri osoak eskuragarri daude dagoeneko “De Mar a Mar – Pirineos de circo” proiektuaren webgunean, https://demaramarblog.wordpress.com/ eta Bilboko Kalealdiaren webgunean: www.bilbokokalealdia.eus Zirkuko arteen… Read more »

EUROPA MAILAKO “DE MAR A MAR” LANKIDETZA PROGRAMAREN BARRUAN ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNAK IKERTZEKO ETA SORTZEKO LEHENENGO DEIALDIAK 121 PROPOSAMEN JASO DITU

Posted by & filed under Berriak.

Antolatzaileek 20 aurre-aukeratu dituzte bilaketa proiektuen, indarra hartzen ari diren artisten proiektuen eta dagoeneko finkatuta dauden artisten hiru kategoriatan. Bilboko Udala da EBtik 1,3 milioi euro –datozen hiru urteetarako– jaso dituen ekimen horren bazkideetako bat. Diru hori profesionalen prestakuntzara, sorkuntzara eta ikuskizunak erakustera eta nazioartera zabaltzera bideratuko da. Joan den irailean ireki zen zirkuko proiektu… Read more »

CIRQUE ROUAGES KONPAINIA FRANTZIAR EZAGUNAK ITXIKO DU KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAREN – BILBOKO KALEALDIAREN AURTENGO EDIZIOA, “…SODADE…” IKUSKIZUNAREN EUSKADIKO AURKEZPENAREKIN

Posted by & filed under Berriak.

Zuzeneko musikak lagunduta, akrobatak, funanbulistak eta trapezistak, bi gurpilek eta soka batek osatutako egitura handi batean arituko diren ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Gaur gauean eta bihar, LARUNBATEAN, izango da, 00:30ean, Arriaga plazan. Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak – Bilboko Kalealdiak, Cirque Rouages konpainia frantsesaren azken lan handiaren Bilboko aurkezpenarekin emango dio amaiera aurtengo edizioari…. Read more »

KALEKO ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTE DIREN EUSKAL HERRIKO ETA NAZIOARTEKO 28 KONPAINIAK HARTUKO DUTE PARTE EKAINAREN 26AN MARTXAN JARRIKO DEN BILBOKO KALEALDIAREN XVII. EDIZIOAN

Posted by & filed under Berriak.

Casilda Iturrizar parkeak eta joan den edizioan ere bertan instalatu zen zirkuko karpak jasoko dituzte 56 ikuskizun guztietako hainbat. Ikuskizunak Areatza ingurura, Arriaga Antzokiaren kanpoaldera eta Plaza Barrira ere helduko dira. Bilboko Kalealdia ekainaren 27an inauguratuko da, gaueko 22:30ean, Arriaga Plazan, Bilboko eta Gasteizko Udalek ekoiztu duten euskal zirku garaikideko “Lurrak” ikuskizunaren gure hiriko estreinaldiarekin.  … Read more »

DEABRU BELTZAK EUSKAL KONPAINIAK ETA LES COMMANDOS PERCU FRANTSESEK EMANGO DIOTE AMAIERA BILBOKO KALEALDIARI, PERKUSIOA ETA PIROTEKNIA BILTZEN DITUEN EUREN GAUEKO KALEKO AZKEN IKUSKIZUN IBILTARIAREKIN

Posted by & filed under Berriak.

“Danbor talka / Le choc des tambours” lanaren Bilboko aurkezpena bihar, OSTIRALEAN eta LARUNBATEAN, izango da, gaueko 24:00etatik aurrera, Nafarroa kalean hasiz eta Areatzako kaian egongo den eszenatokian amaituz Deabru Beltzak, nazioartean oihartzun gehien duen arte eszenikoetako euskal konpainietako bat da, eta Les Commandos Percu taldeak bi hamarkada daramatza mundu osoko jaialdietan euren perkusio bitxiekin… Read more »

BILBOKO UDALAK ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTE DIREN 27 KONPAINIEK PARTE HARTUKO DUTEN XVI BILBOKO KALEALDIA AURKEZTEN DU

Posted by & filed under Berriak.

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean egingo da. Arbieto kaleak, Zazpi Kaleetako eta inguruko zenbait plazak eta, berrikuntza gisa, Casilda Iturrizar parkean egongo den karpa handiak eta beste gune batzuek, 53 ikuskizun jasoko dituzte, musika ibiltaritik funkera eta hip hopera, kaleko antzerkiarekin, zirku garaikidearekin, clown-arekin, aireko akrobaziekin edo txotxongilo erraldoiekin batera…. Read more »

BILBOKO KALEALDIAK 24.500 IKUSLE ERAKARRI DITU, 2013AN BAINO %10 GEHIAGO

Posted by & filed under Berriak.

Jende-kopuruan izandako gehikuntzarekin batera, ikuskizunen aniztasuna eta batez besteko kalitate-maila handia izan dira XV. edizio honen ezaugarri nagusiak
Nabarmentzeko moduko berrikuntzen artean, Hortzmugaren azken muntaiaren estreinaldia eta Arriagaren alboko aldean eta Areatzako karpan ezarritako eszenatoki berriak aipatu behar dira
Jende gehien bildu duten ikuskizunak La Salamandre, Sacekripa eta La Mini Compagnie talde frantziarrenak, Naoto Okada japoniarrarena, Laos bikote akrobatiko argentinarrarena eta Kukai Dantza Konpainiarena izan dira
Jaialdia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz