/ Berriak.

Jaialditik igaro diren konpainia garrantzitsuenetako eta ikuskizun deigarrienetako batzuen argazkiak dauzkaten panelak dituen erakusketa Moyuako (Aldundiko irteera), San Mameseko (Termibuseko irteera) eta Santutxuko (Zabalbideko irteera) geltokietan egongo da uztailaren 1era arte, eta ondoren San Nikolasera eta Moyuako Ertzilla kaleko irteerara eramango da. 

 

Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak- BILBOKO KALEALDIAK, bere hogeigarren edizioa ospatuko du uztailaren 1etik 7ra, eta kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen eta ikus-entzule guztiengana zuzenduta egongo den programazioarekin egingo du. Aurrerapen gisa, BIHAR, formatu handiko 17 panel biltzen dituen erakusketa inauguratuko da Bilboko Metroan, bi hamarkada hauetan jaialditik igaro diren konpainia garrantzitsuenetako eta ikuskizun deigarrienetako batzuen argazkiekin.

 

Erakusketak, argazkiak dauzkaten 17 panel ditu. Ekainaren 14tik uztailaren 1era Moyuako (Aldundiko irteera), San Mameseko (Termibuseko irteera) eta Santutxuko (Zabalbideko irteera) geltokietan bisitatu ahal izango da. Ondoren, uztailaren 1etik 15era, Alde Zaharreko (San Nikolas irteera) geltokira eta Moyuako Ertzilla kaleko irteerara eramango dira.

 

BILBOKO KALEALDIA 2000. urtean sortu zen. Beste batzuen artean Leandre & Claire edo Els Comediants konpainiak jaso zituen lehenengo edizio hartatik asko izan dira ikus-entzuleek gozatu ahal izan dituzten une bereziak. Horrela, oraindik oroimenean gordeta daude Transe Express (2004), Royal De Luxe – La Gran Reyneta (2006), Génèric Vapeur (2011), Mystérieuses Coiffures (2012) edo Lurrak eta Nicole & Martin (2016) artisten emanaldiak. Horietako askok, ikusleek erakusketa honen bitartez gogorarazi ahal izango dituzten une ikusgarriak utzi zizkiguten.

 

Erakusketak jasotzen dituen argazkien artean Transe Express konpainiaren altzairuzko zaldia edo 2004an Bilboko gaua argitu zuen  “Los Reyes Vagos” ikuskizunean erabili izan zen garabi erraldoia ikus daitezke. Areatzako kaian Botproject taldeak 2010ean marraztu zituen ezinezko jauziak eta akrobaziak; 2011n Bilboko Kale Nagusitik Arriaga plazarainoko bidea egin zuen ikuskizun zaratatsua, Génèrik Vapeur-ren, formatu handiko ikuskizun ibiltarietan espezializatuta dagoen kaleko antzerki konpainia ospetsuenetako baten, geraldi ikusgarriarekin.

 

Jaialdiaren historiatik egiten den ibilbideak zaindutako eszenografia erakutsi zuten ikuskizunekin jarraitzen du, Cie Deforen “La Ménagerie” edo Cie Les Baigeurs-en “Le Bain” (2012). Azken horretan bainuontzi bat dantza-bikotekide eta eszenaren protagonista bilakatu zen. Suak, eta su artifizial askok, bete dituzte Bilboko Kalealdian aurkeztu diren gaueko ikuskizun asko. Eta ia argazki guztiak, kaleko arteez gozatzen ari diren ikus-entzulez betetako agertokietan ateratakoak dira.

 

+ INFO: http://bilbokokalealdia.eus