/ Berriak.

Plataforma Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako Udalek, Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute.

2019an sustatzaileen jaialdietan parte hartuko duen proiektu bat aukeratuko da. Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 16tik irailaren 2ra arte egongo da zabalik. Informazioa www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri

 

Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak (Lapurdi) eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen duten “Karrikan” plataformak, Pirinioen bi aldeetan kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak bultzatzeko eta laguntzeko hirugarren deialdia zabaldu dute. Proiektu bat aukeratzeko konpromisoa hartu dute eta, laguntza ekonomikoa eta teknikoa jasotzeaz gain, 2019an sustatzaileen jaialdi handietan programatuko da. Aipatutako bazkide horiez gain, Libourneko, Iurretako eta Arrigorriagako udalak eta Gipuzkoako Dantzagunea sorkuntza zentroa laguntzaile gisa sartu dira.

Izan ere, “Karrikan” plataformaren xedea, Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren eta espazio publikoan jarduten duten eta profesionalak diren edo profesional izateko bidean dauden artisten sorkuntza lanak bultzatzea da. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari. Horrela, “zuzeneko ikuskizuna” lantzen duten diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak, etab. Hala ere, lehentasuna izango dute formatu txiki edo ertaineko ikuskizunek.

Karrikaneko kideek aukeratutako proiektua modu orokorrean bultzatzeko konpromisoa hartzen dute, hau da, laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazio laguntza emanez –konpainiaren beharren arabera– eta, azkenik, sustatzaileek euren hirietan antolatzen duten kaleko arte jaialdi bakoitzean gutxienez proiektuaren emanaldi bat programatuz. Kaleko jaialdi horiek hauek dira: Bilboko Kalealdia, KaldeArte, Iruñeko Harresietako Jaialdia, Hendaiako Mai du théatre, eta Abian! Errobiko mankomunitatean.
Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 16tik irailaren 2ra arte egongo da zabalik. Informazio guztia www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri.