MALAS COMPAÑÍAS EUSKAL TROUPPEAREN “TXATARRA” ANTZEZLANAK AKROBAZIA, UMOREA ETA KALEKO ANTZERKIAREN ARTEKO KONBINAZIO BITXIA AURKEZTUKO DU BIHAR, EGUENA, BILBOKO KALEALDIAN

Posted by & filed under Berriak.

Arriaga plazan, gauean, porrotaren ondoren bere burua lurperatu eta sare sozialen bitartez usteltze fisiko eta mentalaren berri ematea erabakitzen duen komiko baten istorio bitxia izango da ikusgai

Ertza euskal konpainiaren hiri-giroko dantza, La Boca Abierta talde frantziarraren clowna eta Compagnie 100 Issues frantsesen zirkua dira biharko beste berrikuntzetako batzuk, eta Sacekripak eguneko bi saioak eskainiko ditu Areatzako karpan

Uztailaren 1etik 5era bitartean egingo den Bilboko Kalealdia, Bildoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz

SACEKRIPA KONPAINIA FRANTZIARRAK BILBOKO KALEALDIAN SEI ALDIZ TAULARATUKO DUEN “MARÉE BASSE” ANTZEZLANA ESTREINATUKO DU BIHAR, AREATZAN JARRITAKO KARPA BATEAN

Posted by & filed under Berriak.

Ezusteko unibertso batean umorea eta fantasia konbinatzen ditu ikuskizun hau Frantziako hainbat herritan lortutako arrakastaren ondoren iritsiko da Bilbora
22:30etatik aurrera, Arriagako fatxada antzerki bertikaleko ikuskizun baten eszenatoki bihurtuko da, bi antzezlek 50 metro koadroko pantaila batean proiektatutako irudiekin elkarreraginean diharduten bitartean
Organik euskal konpainiaren dantza eta Maboul Distorsion talde frantziarraren clowna dira biharko programatuta dauden beste berrikuntza batzuk, eta horiekin batera, yo-yo erakustaldiaren, txotxongiloez baliatutako performance artistikoaren eta kaleko musika-antzerkiaren saio berriak eskainiko dira
Uztailaren 1etik 5era bitartean egingo den Bilboko Kalealdia, Bildoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz

KALEKO IKUSKIZUNIK ONENAK, BIHARTIK AURRERA, BILBOKO KALEALDIAREN XV EDIZIOAN

Posted by & filed under Berriak.

O Ultimo Momento konpainia frantziarrak masta txinatarra ardatz duen “Ce qui reste… “ muntaia ikusgarria eskainiko du 20:30etan Arriaga plazan, dantza, akrobazia, musika eta bideoa uztartuz

Aldundiaren jauregiaren inguruan, 17:00etatik aurrera, yo-yo, txotxongilo, musika eta kaleko antzerki erakustaldiak egingo dira

Areatzako Kaian, 19:00etan, “Eta zuk, zein da zure generoa?” izenburuko tailerrak zirkuko ikuskizunetan oinarritutako 40 minutuko esperimentazio-lana eskainiko du

Ordaindu beharreko bi ikuskizunetarako sarrerak Jaialdiak Areatzan duen informazio-gunean eskura daitezke bihartik aurrera 2 euroko prezioan, eta Hortzmugak uztailaren 4an eta 5ean eskainiko duen ikuskizunerako gonbidapenak doan eska daitezke emanaldi bakoitzaren bezpera egunean

Uztailaren 1etik 5era bitartean egingo den Bilboko Kalealdia, Bildoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz

BILBOKO KALEALDIAREN XV. EDIZIOAK 31 KONPAINIA ETA 59 IKUSKIZUN EKARRIKO DITU BILBORA UZTAILAREN 1ETIK 5ERA BITARTEAN

Posted by & filed under Berriak.

Kaleko antzerkia, zirkua, dantza, mimoa, clowna, malabarismoak eta performanceak ikusi ahal izango dira Abandoko eta Zazpi Kaleetako ohiko eszenatokietan, arratsaldeko bostetatik gauerdira arte

Aurtengo aurrekontua iazkoa baino %45 handiagoa da programaren kalitatearen mesedetan, Udalak kaleko antzerki eta arteen alde egin duen apustua berretsiz

Bilboko Kalealdia, Hirian antolatutako kultur eta aisia arloko maila goreneko udako eskaintzatzat posizionatu da, bertako publikoarentzat nahiz bisitarientzat

Frantzia, Italia, Holanda edo Japoniatik etorritako 16 talde eta artistekin eta Estatutik etorritako beste zazpirekin batera, Jaialdiak kaleko arte eszenikoetan lan egiten duten euskal konpainien aldeko apustuari eutsi dio, bertako zortzi talde eta artista bildu dituelarik