Laburpena
Non dago orekaren azken muga? Une perfektu horretan, badirudi grabitatearen legeak garaituta, gaindituta eta desagertuta daudela. Non dago gure ahalmenen muga?
Batzuetan horra iristen gara, beste batzuetan ez. Batzuetan muga gainditzen dugu, beste batzuetan ez. Batzuetan erortzen gara eta beste batzuetan ez. Biak gustatzen zaizkigu, OVVIO!
“Kolektiv Lapso Cirk” konpainiaren lan berriak estetika soil eta zainduaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta horri egitura autosostengatzaile handia eta kortxozko zorua gehitzen zaizkio, agertoki gisa. Horrek aukera ematen du helmuga berriak esploratzeko, ikuskizuneko objektu protagonistekin –forma desberdinetako zurezko habeekin– ezinezko orekak eta balentria fisikoak probatzeko.
David & Tomas zirkuko artista bi dira, orekan eta objektuen manipulazioan espezializatuak. Cirko Vertigo eskola profesionalaren ondoren, 2016an, “Kolektiv Lapso Cirk” sortu zuten Veronica Capozzoli, Léa Legrand eta Carla Carnererorekin batera.
David Díez Méndez Valladoliden (Espainia) jaio zen, eta zirkuko artista gisa trebatu zen Carampa zirku-eskolan (Madril, ES) eta Cirko Vertigo-n (Torino, IT), non malabarismoan eta Cyr gurpilean espezializatu baitzen. Lengoaia artistiko eta tekniko pertsonal bat garatu du, bere sustraiak lehengaiek eskaintzen dituzten aukeren azterketan kokatuz.
Tomas Vaclavek Eslovakian jaio zen, eta Cirko Vertigoren eskolan (Torino, IT) ikasi zuen. Bertan, oreka-eskaileran espezializatu zen, eta, ondoren, Zirku Garaikideko Masterrean eman zuen izena, DOCH Unibertsitatean (Stockholm, Suedia); bertan, bere zirku-proiektuari aplikatutako teknologia berriak esperimentatu zituen. Bere lengoaia egunerokoan aurki daitezkeen gauza bereziak bilatzean oinarritzen da.