uztaila 5, 2025
| 18:30

Finito-Infinito

TROTAMUNDOS CÍA.

Casilda Iturrizar Parkea (Urmaela gunea)
2. Gunea

Laburpena

Biribiltasunak ez du amaierarik. Ez dakigu non hasten edo amaitzen den.

Biribiltasun horretatik ateratzea aukeratu dezakegu? Zirkuluan ibiltzearen sentsazioarekin pasatzen gara mundutik, alegia, gauzak behin eta berriz bizitzearen sentsazioarekin, batzuetan bizkorrago eta beste batzuetan mantsoago. Baina eguneroko eta errutinazko jario horretan beti daude arrakalak. Baztertu al daiteke monotonia, eta gauzen norabidea aldatu? Zer da benetan garrantzitsua? Zerk bultzatzen gaitu gauzak egitera? Zerk bultzatzen gaitu zirkuluan jarraitzera? Zerk eragiten digu gelditzea, haustea, erritmoa aldatzea...?

Ikuskizun honek oso gai garrantzitsua aztertzen du –biribiltasuna–, umorea gure aliatu eta bizilagun bihurtuz.

Informazio nabarmena
Jatorria:Euskal Herria
Hizkuntza: Testurik ez
  • Ideia originala:Cía. Trotamundos.
  • Zuzendaritza:Cía. Trotamundos.
  • Zirku-zuzendaritza:Garazi Pascual Esnaola.
  • Kanpoko begirada:Txefo Rodriguez y Aritza Rodriguez.
  • Antzezleak:Mailen Mansilla y Luciano Mezzotero.
  • Ekoizpena:Cía. Trotamundos.
  • Akonpainamendua:Coral Graciani – ARTAIDE.
  • Argazkia:Arkaitz Burón / Garazi Basterretxea Barea.
  • Bideoa:Mendi producciones y Garazi Basterretxea Barea.
  • Web-diseinua:Alvaro de Lera.
  • Jantziak:Marlupita design Vestuario: Karina Perla - Estudio 14.
  • Eszenografia:ATX Diseinua sorkuntza.
  • Itzulpenak:Garazi Basterretxea Barea.
  • Grafismoa:Ines Bermejo Larrañaga y Shakti Olaizola Calderón.

Konpainiari buruz

“Trotamundos Cía.” zirku-konpainia bat da, Mailén Mansillak eta Luciano Mezzoterok 2015ean Argentinako Buenos Aires hirian sortua.

Bere helburu nagusia nortasun propioa duten ikuskizunak sortzea da. Akrobaziak, objektuen manipulazioa, hula hoop-ak eta clown-a lanabes harturik, testurik gabeko istorioak kontatzen ditu, hainbat espaziotan antzeztu daitezkeenak, makina bat publikorengana iritsiz.

2016an, Bilbon –Euskal Herrian– finkatu ziren, eta lehenbiziko ikuskizuna sortu zuten: Historias de un Baúl, Txefo Rodriguezen zuzendaritzapean.  Bi urtez ikertu eta bilatu ondoren, 2017ko maiatzean estreinatu zen Leioako "Umore Azokan".

Harrezkero, 210 emanaldi baino gehiago egin dituzte, Espainian, Frantzian, Portugalen, Aljerian, Argentinan, Txilen, Brasilen eta Arabiar Emirerri Batuetan.

2022aren amaieran, bigarren ikuskizuna sortzen hasi ziren: Finito-Infinito.

Beste jarduerak batzuk

ekainak 30
- uztailak 1

Devoris Causa

ESCARLATA

30
ekaina

22:00

Després de tot

PSIRC CÍA.

30
ekaina

Soul Project

SOUL PROJECT

ekainak 30
- uztailak 1

Épiphytes

CHAUSSONS ROUGES (COMPAGNIE DES)

2
uztaila

22:00

Carena

LA CORCOLES CÍA

3
uztaila

21:30

QOROQ

KOLEKTIV LAPSO CIRK

3
uztaila

Claudette

MALETA COMPANY & BALANCETOI CIE

uztailak 4
- uztailak 5

Concorda

Concorda

Bilboko Kalealdia 2025 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak