Laburpena
Funanbulismo-ikuskizun honek –kable gaineko oreka, altuera garai batean– diziplina humanizatu nahi du, publikoarengana hurbilduz, eta emoziotik, gorputzetik eta keinuaren eta dantza-antzerkiaren hizkuntza unibertsaletik eguneratuz. Proposamen plastiko arriskatua da. Indar berezia hartzen dute hemen erronkak, sugestioak eta irudien sinbologiak.
Konpainia Gironan jaio zen 2010. urtean. Bertan, "La Corcoles"-ek (Mariona Moyaren izen artistikoa) bere ibilbidea hasi zuen, eta harrezkero bere lanekin Estatuan eta Europan aritu da, hainbat jaialdi ospetsutan.
Haren piezek, "solo" formatuan, zirkuaren diziplina hori ikusleengana hurbiltzen dute keinu bidez, eta diziplina horri dantza-antzerkitik heltzen diote, taularatze oso plastiko batekin.