Laburpena
Devoris Causa iragana, oraina eta etorkizuna da, eta, batez ere, irudimena, horixe baita neurri eta katalogazioetatik kanpo dagoen espaziorik denboragabeena, askatasun-espazio nagusia.
Espazio zirkular baten intimitatean eskainitako ikuskizuna, non bi pertsonaiaren mugimenduaren poesiak emozioen pluskuanperfektu mugagabearen iraganeko etorkizunera eramango gaituen. Elementuen manipulazioak, kasu honetan barazkienak, sukaldaritzako lurrin zaporetsuenekin historia krudel eta arrunt bat azaltzeko balio digu. Mugimenduarekin esperimentatuz, eta espero ez dugunean zirkua barra-barra darien pertsonaia batzuen dramaturgian sakonduz, istorioari zapore gazi-gozoa, mina, mikatza eta gazia ematen zaio. Ez da sukaldaritzako, zirkuko, dantzako edo antzerkiko ikuskizun bat; eguneroko erritual baterako gonbidapena da, intrigaz, dastaketaz, balentriaz, mugimenduz eta dramaz betea.
Sar zaitezte zulo honetan, eta egin men usain bikain hauei.
Probatu, eta gero hitz egingo dugu.
On egin!