uztaila 3, 2025
| 19:00

Fly Me to the Moon

LEANDRE CLOWN

Casilda Iturrizar Parkea (Urmaela gunea)
2. Gunea

Laburpena

Tandema: bi lagunentzako bizikleta.

Bidaia: hemen eta kanpoan gertatzen den guztia.

Ilargia: guztion patua, esna amets egin nahi dugunean.

Clown-duoa: hondamendiaren eta poesiaren funanbulistak.

Bizikleta hegalaria, egurra, burdina, hautsa, zapata lodiak eta kapelak bekainetaraino. Ilargiaren zain gaude. Fly me to the moon da bi pailazoren bidaia posiblea ilargirantz. Ameslariaren balentria da, bi errugaberen balentria.

Informazio nabarmena
Jatorria:Katalunia
Hizkuntza: Testurik ez
  • Eszenaratzea eta sorkuntza:Leandre Ribera.
  • Clown-ak:Leandre Ribera y Laura Miralbés.
  • Musikaria:Marco Rubiol.
  • Konpositorea:Victor Morato.
  • Ekoizpena:Leandre SL.
  • Banaketa:Agnés Forn.

Konpainiari buruz

Duela 30 urte baino gehiago, “Leandre” munduan zehar bira egiten ari da, poesiaz betetako umorearekin. Zinema mutuan, mimoan, keinuan eta absurdoan inspiratuta. Kaleko antzerkia 1993an deskubritu zuen, Australiara bidaiatuz. Itzuli zenean, 1996an, arrakasta handia izan zuen Streettease lanarekin, bere bakarkako estreinako ikuskizuna.  1999an “Leandre & Claire” konpainia sortu zuen Claire Ducreux artistarekin. Fràgil eta Madame et Monsieur ikuskizunek munduari buelta eman zioten.   2003an eratutako “Leandre Clown” konpainiarekin, ikuskizun hauek sortu ditu: Desbandada, Démodés, Play, No se, Rien à dire, De Nada. 2020an, Leandre SL-k 3 ikuskizun ekoitzi zituen: Home, 21 Cadires eta Fly Me to the Moon, denak ere Leandrek zuzenduak.

Leandre kaleko antzerkiaren erreferente bihurtu da, eta nazioarteko pailazo garaikide onenetako bat da. Beste artista eta espazio batzuekin kolaboratu ohi du, hala nola: “Cia La Tal”, “Cristina Solé” pailazoa, “Dirk & Fien”, “Tortell Poltrona” (“Circ Cric”), “Teatro Circo Price”...

Bartzelonako Circo Ciutat saria, 2014. Zirkolika Zirku Saria: Eszenaratze onena, 2013. Kataluniako Zirku Saria: Kaleko ikuskizun onena, 2010. Cognac-eko 2007ko Coup de Chauffe Jaialdiaren "Coup de pouce". Kataluniako Sari Nazionala: Zirku-ikuskizun onena, 2006.

Beste jarduerak batzuk

1
uztaila

19:45

Pausa

NIMÚ

1
uztaila

Embolic

PAU PALAUS

2
uztaila

Plouf & Replouf

COMPAGNIE SUPER SUPER

4
uztaila

Gros débit

FACILE D’EXCES

Bilboko Kalealdia 2025 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak