Laburpena
Pailazo bat eta maleta asko. Ustekabeko bidaia honek leku batera eramango gaitu, non itxarotea ez den aspergarria, baizik eta olgetarako eta mugarik gabeko irudimenerako espazioa. “niMu”-k egoera absurdoak, inprobisatuak sortzen ditu, giro poetiko batean bilduta, zuzeneko biolontxelista baten laguntzari esker.
"ETENALDI bat, inora eramaten ez gaituen bidaia zorora itzuli aurretik".
“niMú” konpainia Xandra Gutiérrezek eratu zuen. Xandra ekilibrista, clown eta dantzariak El Circ Petit zirku-eskolan hasi zuen bere prestakuntza artistikoa (Bartzelona, 2010). CAU zirku- eta antzerki-eskolan ikasten jarraitu zuen (Granada, 2011-2012).
“niMú” konpainia 2016an sortu zen. Bi ikuskizun egin zituen berarekin, Jacuzzi eta Nipies Nicabeza. Ikuskizun horiekin nazioarteko birak egin zituen eta jaialdiz jaialdi ibili zen hainbat urtez.
Euskadira itzuli ondoren, Xandrak CEC Antzerki Fisikoko Eskolan ikasten jarraitzea erabaki zuen (2022).