uztailak 4, 2024
| 23:00H

El círculo

TRUCA CIRCUS

Arriaga Plaza

Halako batean, denborak infinitu izateari uzten dio eta atzamarren artean ihes egiten digu. Untxi zuriari jarraitzea tentazio iluna da. Bizitzako aldi bakoitzak badu bere abagunea, baina ez da erraza beti harrapatzen. Non geratu ziren olgetan ibiltzeko arratsaldeak, elkarrizketa sutsuak, betiko adiskidetasunaren promesak, non etorkizun inozo baten aurreko barre indargabea? Lehengo lagun-talde minari zirkulu deritzogu orain. Gas-egoeran egotetik likido izatera igaro zen denboraren antzera egokitu zen, gaur egungo zirrikituetatik isurita. Eta zirkuluak desagertzeko mehatxua egingo digu haren garrantziaz jabetzen ez bagara, baina gatza eta piperra emango dizkigu behar bezala zaintzen badugu. Zirkulua adiskidetasunaren ideia eta aldien arteko aldaketak begirada, buru eta bihotzaren erdian jartzen dituen zirku-ikuskizuna da. Musika, akrobazia eta mugimendua, gizarte jariakor eta lurrunkor batek gure harremanak gainditzeko moduari buruzko sentipenak partekatzeko. Ezen, gizarte honetan, tren liluragarriz inguratuta gaude, eta abiadura bizian eraman nahi gaituzte, funtsean interesatzen ez zaizkigun eta komeni ez zaizkigun lekuetara.

Informazio nabarmena
Jatorria:Andalucía
Hizkuntza: Testurik ez
  • Zuzendaritza eta dramaturgia:Ana Donoso Mora
  • Koreografia eta mugimendua:Laura Morales
  • Sorkuntza eta zirku-ikerkuntza:Daniel Gómez (DanyZoo) eta Álvaro Pérez
  • Musikagintza:Pablo Peña
  • Jantzien diseinua eta eszenografia:Anna Jonsson
  • Zuzendari teknikoa:Manuel Colchero
  • Jatorrizko ideia eta ekoizpen exekutiboa:Gonzalo Andino
  • Interpretazioa:Daniel Gómez (DanyZoo), Laura Morales, Álvaro Pérez eta Pablo Peña
  • Cyr gurpilari buruzko ikerkuntza:Biel Roselló (Cía Solfasirc)
  • Cyr gurpilaren elektronika:Juan María Díaz Cano
  • Ekoizpen-burua:Rocío Álvarez-Ossorio
  • Komunikazioa eta diseinua:Alfonso Barragán
  • Administrazioa:Ibai Sánchez
  • Ikus-entzunezkoak:La Buena Estrella
  • Banaketa:Inma Juárez

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak