Play Video
Play Video
uztailak 3, 2024
| 23:00H

NUMB

TEATRO DO MAR

Arriaga Plaza

Sorkuntza-lan honen abiapuntua apatia soziala da, birus baten moduan ikusita, irudiz, gaur egungo gizateria suntsitzen ari dena, emozioak sentitzeko eta adierazteko gaitasuna pixkanaka desagertzen ari den mundu honetan, gure pertzepzioa eta munduarekiko, gainerakoekiko eta gurekiko harremana arriskuan jarriz.
NUMB piezak apatiaren eta loaldi sozialaren kausei buruz hausnartzen du, eta ikuskizunak, batez ere, gertaera horren ondorioen aurrean jartzen gaitu: eguneroko errealitate garaikidearen ispilua, lorkizunak mugatu eta ekintza lausotzen duen tranpa mental moduko bat, pixkanaka-pixkanaka, besteak beste, gorputza indargabetzen diguna.
NUMB (apatikoa) kalean antzezteko ikuskizuna eta diziplina anitzeko ikus-entzunezkoa da, eskala handiko egitura eszenikoan oinarritua, bideo-mappinga eta antzerki fisikoa eta aireko akrobaziak erabiltzen dituena (ohikoak ez diren tresnen gainean). Partaideen zerrenda diziplina askotakoa da: aktoreak, dantzariak, akrobatak...

Informazio nabarmena
Jatorria:Portugal
Hizkuntza: Testurik ez
  • Arte-zuzendaritza, dramaturgia eta sorkuntza:Julietana Aurora Santos
  • Eszenaratze eta mugimenduko laguntzailea:Félix Lozano
  • Interpretazioa:Carlos Campos, Fábio Constantino, Lia Vilão, Luis João Mosteias eta Sofia Santos
  • Eszenografia:Luís Santos
  • Eraikuntza:Carlos Campos, Hugo Custódio, Luis João Mosteias, Luís Santos eta Sérgio Vieira
  • Jantziak eta atrezzoa:Adriana Freitas eta Fábio Constantino
  • Soinu-banda:Tiago Inuit
  • Bideogintza eta bideo-mappinga:Oskar & Gapar
  • Argien diseinua:Ivo Vieira
  • Operadore teknikoak:Hugo Custódio, Luís Santos, Sérgio Vieira
  • Operadore teknikoak:Hugo Custódio, Luís Santos, Sérgio Vieira
  • Finantza-zuzendaritza eta kudeaketa:Sónia Custódio
  • Ekoizpen-zuzendaritza:Frederico Salvador
  • Ekoizpen exekutiboa:Roberta Marques

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak