ZIRKUALDE 2021

ERREKALDEKO PLAZA

EKAINAK 4 (18:00) - DIKOTHOMIA CÍA. - "['e.go]"

‘e.go] zirku-ikuskizuna da, jendea esperientzia iragankor bat gozatzera gonbidatzen duena. Pertsona baten barruan bizi diren pertsonaia guztiak ezagutzeko parada. Mazoari idatzitako maitasun-poema, zirkuko adierazpen artistikoko objektua den aldetik. Pertsona bakoitzak bere barruan daukan barne munduaren proiekzioa.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 4 (19:30) - CÍA. CIRKOFONIC - "Tea time"

ngeles xelebre bat errealitatearen eta irudimenezko mundu baten artean harrapatuta bizi da, eszenografia deigarri batetik sortutako te-areto batean. Bere unibertso komikoan, absurdoaren antzerkian oinarritua, maiordomo ezin zuzenago batek ahaleginak egingo ditu dena bere lekuan egon dadin eta tea beti prest egon dadin bere katiluan.

Ikuskizun hau bidaia emozionala da, non tragedia eta komedia estu lotzen baitira.

Akrobaziak, porteak eta objektuen manipulazioa bikote andaluziar honen eskutik.

Bideoa

EKAINAK 5 (18:00) - CIA DU’K’TO - "Cafuné"

Cafuné-n, mugimendua eta dantza zirkuan integratuta ikusiko ditugu; ez zirkuari batuta edo haren alboan jarrita, baizik eta zirkuan txertatuta. Abiapuntu dramatikoa nahiko ohikoa da (pertsonaia bik topo egiten dute eta elkarrekin hitz egin behar dute, bien artean errealitate berri bat sortzeko), eta kasu honetan oso hizkera berezi batekin sortzen da. Elementu fisikoa oso presente dago Cafuné-n, laztan, oratze eta besarkadengatik  -antzezlan osoan tartekatzen dira–, baina baita ere koreografia gogorragatik, akrobaziengatik eta interpreteen ahaleginarengatik, jariakortasun eta jarraikortasun sentsazioa lortzeko ezinbestekoak baitira.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 5 (19:30) - CIRCO DERIVA - "Ya es tiempo de hablar del amor"

Ya es tiempo de hablar del amor benetako gertaeretan oinarritutako istorioa da; berrogeitaka urteko lau pertsonen ibilerak, fikzio-ukitu handiarekin. Gizarte honetan euren gorputzen iraungitze-etapatik oso gertu ikusten dute euren burua. 350 urteren buruan, beren kezkentzat ikusten duten irtenbide bakarra maitasunaz hitz egitea dela uste dute. Umorearen, musikaren, malabareen, akrobaziaren eta zirku giroko poetika handiaren bidez, publiko guztientzako ikuskizun barregarria eta zirraragarria sortzea lortzen dute.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 6 (12:00) - CIRCO CHOSCO - "Indartsuak!"

Umorea eta absurdua dira ikuskizun dibertigarri honen haria. Bi atleta, bi konplize, ezinezko trukoak eginez elkar ulertzen dutenak. Eszena olinpikoak, malabareak, akrobaziak, indar harrigarriko numeroak eta jolasak publikoarekin: horra hor ikuskizun dibertigarri honen osagaiak. Arriskua, hondamendia, sorpresa eta absurdua edozein unetan agertu daitezke. Akroporteak, sua, aireko akrobaziak eta ezinezko malabareak umorearekin nahasten dira etengabe, publiko guztientzako ikuskizun dibertigarri honetan.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 6 (13:30) - CHICHARRÓN CIRCO FLAMENCO - "Sin Ojana"

Sin Ojana ikerketa-lan sakon eta zorrotz baten emaitza da, flamenkoa eta zirkua aztergai dituena. Zirkuaren mundua hankaz gora jarri eta bere arrastoa uzteko iritsi den pertsonaia baten eraikuntza-prozesu xehea da. Lan ausart eta arriskatua. Detailerik ñimiñoena ere zainduta dago, eszenografiatik jantzietara, musika original zoragarria ahaztu barik. Satira eta umorea izango dira istorio honen haria. Flamenkoari, askatasunari, emakumeari eta, finean, bizitzari egindako omenaldia.

Chicharrón diven pertsonalitatearen erretratua da, euren argi-ilunekin eta gorabeherekin: dena ez da dirudiena. Proposamen honek luzaro iraungo du ikuslearen begian eta gogoan.

Bideoa

Webgunea

ZIRKUALDE 2020

Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan zirkuko arteez soilik egindako jaialdi bakarra dugu. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen du jaialdia. Bertako zein kanpoko konpainiek Errekaldeko plazan aurkezten dizkigute bilbotarroi euren ikuskizunik eta lanik berrienak.

Zirkualde 2020

MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA | “Prozak” | (50 min).

Batere ohikoa ez den familia baten bitartez, egoera zentzugabeen unibertso batean murgilduko gara, baina egoera horiek gure alderik gizatiarrenarekin lotzen gaituzte. Antidepresibo osasuntsu eta eraginkorra eskaintzen dizuegu: barrea eta emozioa. Gure Prozak, pilula ikusgarri batean.

  • IRAILAK 15, martitzena

  • 18:00

  • Errekaldeko plaza

La Gata Japonesa | “LOS VIAJES DE BOWA” | (60 min).

Bowak, nomada, sustraiez eta ametsez umezurtz, egun batean botila bat aurkitu zuen itsasertzean. Pertsona hori ez da agertuko, baina zerbait berezia du leku honek, zerbait familiarra, berarentzat etxe bateko beroa bezain arrotza dena. Magia, orekak, aireko akrobazia, umorea eta poesia izango dira Bowaren lagunak bidaia honetan.

  • IRAILAK 15, martitzena

  • 19:30

  • Errekaldeko plaza

EDU MANAZAS | “Fuera de Stock” | (50 min).

“Fuera de stock”ek ametsez, itxaropenez, ilusioez, bizitzaz, zure bizitzaz, bizitzeaz, jokoaz … hitz egiten du. Bulego bat, biltegi bat, fabrika bat … Lana, dosierrak, diru-sarrerak, gastuak, balantzeak, inbentarioak, etekinak, galerak … bizitzeko lan egin? Lan egiteko bizi? Non geratuko naiz? Zer naiz engranaje honetan? Lanari, pertsonei eta haien harremanari buruzko ikuskizuna, irrikaz eta desioz betea. Zirku itxuran kontatua malabareen, akrobaziaren, masta baten eta amets askoren bidez.

  • IRAILAK 16, eguaztena

  • 18:00

  • Errekaldeko plaza

BERDINKI | “Mikra” | (40 min).

Familientzako ikuskizuna, lengoaia unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duena. Protagonistak zenbait emozio biziko ditu, eta umorearekin jolastuko du, betiere ere txoritxo bat lagun duela, bere bidaidea izango dena. Quick change-a, aireko begia, bertikalak, hula hop-ak eta laban-jaurtiketa ere izango dira ikuskizun honetan landuko diren zirkuko diziplinak.

BERDINKI ZIRKOA Zirkualde 2020
  • IRAILAK 16, eguaztena

  • 19:30

  • Errekaldeko plaza