Lekeitioko Lumentza mendian, zuhaitz arteko kobazulora hurbilduz gero, azal beltzaran eta mihi-gorridun izaki bizidun bat bizi da, Mingorri. Urte luzez, Abade maltzurrak giltzapean eduki zuen preso elizan, herriko mahastiek sufritutako izurriteari aurre ez egin izanagatik. Deabruak, ordea, tratu bat du Mingorrirentzat.
Zuzeneko musika eta piroteknia uztartzen dituen Correfoc teknika jorratzen duen ikuskizuna da.
Publikoa parte aktiboa da eta suaren eta musikaren berotasunean gozatzen du.
Emanaldiak era guztietako efektu piroteknikoak eskaintzen ditu bere ibilbidean zehar amaiera ikusgarri batekin.