Laburpena
Mikel Etxabururen poesia-liburuan oinarritutako errezitaldi musikatua. Liburuak Saturrarango kartzelan giltzapetuta egon ziren emakumeak (4.000 baino gehiago) gogoratzen eta aldarrikatzen ditu.
Gaur egun, jende asko autokarabanetan joaten da asteburua hara igarotzera, hondartzara...; lehen, aldiz, kartzela bat zegoen han. 1948an inauguratu zuten. Lehenago bainuetxe bat izan zen, baina errepresiorako espazio bihurtu zen.