Ez gara nomadak jaio, baina mugimenduak gugan hartu du etxea, beharrizana bailitzan. Aspaldi joan ginen, eta dagoeneko ez gara inongoak. Agian, ez gara leku bakarrean geratzekoak izango... pertsona konformagaitzak, ameslariak eta askeak gara.
Katell Le Brenn eta David Coll Povedano zirkuko artistek haiekin bat egiteko proposatu zioten Chloé Cailleton jazz abeslariari LOOking fOr sortzeko. Elkarrekin zeudela, erbestealdiaz, bidaiaz, leku baten inguruko bilaketaz interesatzen hasi ziren. Hiru aulki, darabiltzate: txikia, ertaina eta handia, aurkitu nahi duten plazaren ikurrak.
Kantuak abestuz eta aulkiak maneiatuz, gorputzak espazioaz jabetzen dira, urrunago joateko elkarrizketa gisa. LOOking fOr iraganean izan ginen haurren oihartzuna duen musika eta esperimentazioa bilatzeko bidaia da.