Casilda Iturrizar parkea ezinbesteko berdegunea da Bilbon, eta, uztailean, duela urte batzuetatik hona, Bilboko Kalealdiaren xarmak arte eszenikoez gozatzeko leku zoragarri bilakatzen du, kolorez eta formaz betetako ingurune naturala.
Koloretako enborrak dituzten zuhaitzen itzalean gozatzeko eta atseden hartzeko lekua da.
Parkeko berdeguneetan, tamaina, jatorri eta askotariko materialez sortutako loreak hazten dira.
Zuhaitzen arteko fantasia loratzen den lekua da.
Urmaelean, hainbat elementu agertzen dira eta ilunabarrean argitzen.
Giro atsegineko Food Track gunea.
Burdinaz, egurrez, ehunez eta abarrez egindako piezak. Material birziklatuak, beste sasoi batean pentsatutako erabilera izateari utzi ziotenak eta, gaur egun, beste bizitza bat dutenak.