Duelo bidaia emozional bat da, bizitzaren galerari eta onarpenari buruz hitz egiteko giro zoragarria zabaltzen duena. Zirku garaikidearen eta antzerki fisikoaren arteko ikuskizun bat da; umore beltzez beteriko proposamena, non zirku klasikoko teknika batzuk berpizten diren: aiztoak jaurtitzea, Washington trapezioa edo pailazoaren hizkera.
Domo Karparen olanaren azpian egiten den ikuskizuna, ikusleak 360º-tan kokatuta, begiradek beste begirada batzuekin topo eginez etaenergia zirkuluan kontzentratuz, bizitzeko arriskua partekatzeko unibertso poetiko horren erdian.