Doppel-Leo kapsula koreografiko bat da, bi gorputz kamuflatu eta bakarrera biltzen dituena eskulturatik ekintzarako joan-etorri jarraituan. “Doppelgänger”, deritzon proiektuaren barruko kapsula koreografiko batzuen ataletako bat da, pertsona baten bikoitzari erreferentzia egiten dion alemanezko hitza erabiliz. Doppel hitzak “bikoitza” esan nahi du, eta ganger berbak, berriz, “ibiltaria”. Munduan dabilen eta gutako bakoitzaren berdin-berdina edo sosia den ibiltaria. Ohizko kanpoko bikoizketak edo doppelgänger direlakoak noberaren proiekzio espiritualen moduko gertakizunak dira. Kidetasun bidezko parekatzea, mugimendu biki batek josita.