Itsasoak bi pertsona ezezagunentzako plan bat du, nahiz eta oraindik haiek ez dakiten.
Ulises zaharrak, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik aldenduta, urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, haiei bigarren bizitza bat emateko. Haren sorkuntzak, berak deitzen dien bezala, bere bakardadearen lagun dira. Baina haren denbora amaitzear dago.
Felix urpekaria, aldiz, itsasoko erronka zentzugabeenak gauzatzeagatik ezaguna da sare sozialetan, munduko denbora guztia du soberan, nahiz eta ez den mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai. Istorio honetan kontatzen da nola lotuko dituen itsasoak pertsonaia bi horiek, izenik gabeko leku batean, non elkarrekin deskolokatuko diren, elkarri lagunduko dioten, eta beren burua erreskatatzen ikasiko duten.
Ikaskuntza- eta tolerantzia-abentura bat da, umore handiz kontatua, familia osoarentzat, geure buruari, besteei eta ingurukoei ematen dizkiegun bigarren aukerei buruz. Kontsumismo masiboa, gehiegizko hondakinak sortzea eta horiek masiboki itsasora botatzearen ondorioak ikusarazten digun esperientzia. Adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari eta horren ondorioei buruzko ohartarazpena.
Azken batean, gizatiarragoak izateko istorioa.