Travesía-Zirkuko Pirinioak
Travesía-Zirkuko Pirinioak Proiektuaren helburua da Pirinioetako mugaz gaindiko eskualdeetan zirku garaikidearen sorkuntza eta zabalkundea sustatzea, zirkuko artistei laguntzeko ekintzen bidez, ingurune profesional horretan elkartasun-harremanak sortuz eta sendotuz: sorkuntza-zentroak, ekipo artistiko hasi berriak eta finkatuak, ekoizpen- eta hedapen-bulegoak, programatzaileak.
Travesíak laneko arlo bi uztartu nahi ditu:
- Artisten premia larriei erantzutea, sorkuntzarako eta zabalkunderako baliabideei dagokienez.
- Profesional guztiek esperimentazioaren bidez elkarrengandik ikasteko dinamikan parte hartzea, gure ekintza-ereduak lankidetza eta elkartasun handiagorantz garatzeko.
Mugaz haraindiko espazioko 8 bazkidek abiarazia, ekintza berritzaileak egitea planteatzen du, adibidez:
- Maratoi sortzaile bat (Hackathoia), artistei laguntzeko ibilbideak diseinatzeko eta profesionalen arteko elkarrizketa sustatzeko.
- Konpainien eta laguntza-egituren arteko lagun egite solidarioak.
- Laguntzarako funtsa komuna ikerketarako eta sorkuntzarako,
- Hedapen-sarea, artistei hasierako uneetan lagun egiteko eta programatzaileak lagun egitearen garrantziaz jabetzeko.
- Koronabirusak sortutako krisia arintzeko, gaur egun diseinuaren fasean dagoen ekintzen programa, uztailaren amaieran ezagutaraziko dena.