/ Berriak.

  • Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren 23. edizioa gaur hasiko da, eta uztailaren 2ra arte iraungo du.
  • Casilda Iturrizar parkeak zazpi agertoki izango ditu: Pergolan, Arte Ederren Museoaren gunean eta urmaelaren inguruan bost kokapen, horietako bat berria.
  • 14 konpainien proposamenak hartuko ditu, baita Gargantua eta foodtruckak ere.

(Bilbon, 2022ko ekainaren 27an).-BILBOKO KALEALDIA, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Bilboko Udalak urtero sustatuta, GAUR, hilak 27, hasiera eman dio edizio berriari, aurtengoa PROGRAMAZIO GEHIAGOAREKIN. Casilda Iturrizar parkea izango da, berriz ere, Jaialdiko agertoki nagusietako bat, eta 32 hitzordu hartuko ditu asteazkenera arte, guztiak familia osoak kaleko arteez gozatzeko diseinatuak.

Gune hori eta Jaialdia gaur goizean inauguratu dira, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak buru izan duen bisita instituzional batekin. Berarekin batera egon dira Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia, eta Pedro Ormazabal, Jaialdiaren zuzendaria.

Elkarrekin bisitatu dituzte Casilda Iturrizar Parkeko kokalekuak eta Panorama Kino Theatre suitzarren “Bilbaorama” kaleko antzerki piezaren erakusketaz gozatu ahal izan dute.

Alkateak bisitan azpimarratu du BILBOKO KALEALDIA dela udaren hasiera markatzen duen hiriko ekitaldia “modu ezin hobea da gure agendak aire zabaleko hitzorduez betetzen hasteko, gehienak doakoak, eta kultura erdigunean dagoela”. Era berean, Juan Mari Aburtok jaialdi honen programazioari balioa eman dio, “kalitatezko eskaintza, bakarra, estreinaldi ugarirekin eta hirian ikusi ohi denaren oso bestelakoa. Hiribildua bertako eta nazioarteko talentuz beteko duten sei egunez gozatzeko pentsatuta dago.”

14 KONPAINIA PARKEAN

Casilda Iturrizar parkean gozatu ahal izango diren proposamen guztiak doakoak izango dira eta jaialdia hartzeko prestatutako zazpi guneetako batean gozatuko dira: Pergolan, Arte Ederren Museoaren gunean eta urmaelaren inguruan, bost kokalekurekin, horietako bat berria.

Sarrera erosi beharko duen ikuskizun bakarra dago: Nicole & Martinen “Vasilisa”. Konpainia hau karabanetan bizi da eta urtean zortzi hilabetez Europa osoan zehar kupula baten formapean hornitutako antzoki batekin bidaiatzen dute. Sarreren prezioa 3 eurokoa da, eta bildutako guztia Ukraina-Euskadi elkarte soziokultural eta lankidetzako garapenerakoari emango zaio; BILBOKO KALEALDIAREN web-orrian daude salgai.

  • EUSKAL KONPAINIAK: ErtzaOtempodiz” ikuskizunarekin; La Trapecionista Cía. “Artxipielago” ikuskizunarekin; Mystérieuses CoiffuresUn jardín salido de un cuento misterioso” ikuskizunarekin; Panpotx Kultur ElkarteaUn café con Casilda” ikuskizunarekin; eta TrakamatrakaMatraka Culinary Center” ikuskizunarekin.
  • NAZIOARTEKO KONPAINIAK: Brassass (Argentina); Das Arnak (Frantzia) “Bikini” ikuskizunarekin; Keep Company (Frantzia) “Compost” ikuskizunarekin; Les Malles Cie. (Suiza) “Manto” ikuskizunarekin; Les Rustines De L’ange (Frantzia) “Ça va valser” ikuskizunarekin; Nicole & Martin (Suiza) “Vasilisa” ikuskizunarekin; Ô Quel Dommage Cie. (Belgika) “Room service” ikuskizunarekin; Panorama Kino Theatre (Suiza) “Bilbaorama” ikuskizunarekin; y Tobia Circus  (Italia) “Equilibrium tremens” ikuskizunarekin. 

CASILDA ITURRIZAR PARKEAN NABARMENDUTAKO IKUSKIZUNAK

“Un jardín salido de un cuento misterioso” Parkean bisitatu ahal izango den instalazio artistiko bat izango da, eta Kasilda Iturrizar parkean ikusi ahal izango da, ekainaren 28an eta 29an, arratsalde osoan zehar. Ikuskizun horretan, lore-bitxikerietan esperientzia duen ikertzaile bik erabaki dute Bilboko parke handi hau ikerketa-laborategi bihurtzea, kolore guztietako lore bakan eta onirikoak sortzeko. 2021ean egin zuten apustua, 1.001 loreen lorategia sortzeko, 2024ra arte. Aurten, lore berriak aterako dira haien irudimenetik, eta 2021ean parkerako sortutakoei gehituko zaizkie.

Gainera, nabarmentzekoa da zinemaldiak ekartzen dituen Estatuko bost estreinaldiak hiriko gune enblematiko honetan izango direla:

Keep Company, “Compost” lanarekin (ekainaren 27an, 17:30ean; eta 20:00etan, 4. gunean, Kasilda Iturrizar parkearen urmaelaren inguruetan). Ikuskizun honek bi pertsona agertuko ditu, bakanduak, kokoriko lurrean, hibernatzen baleude moduan. Pixkanaka, lozorrotik esnatu ondoren bezala, argiaren energiaren arabera hedatuko dira. Animaliak ala landareak? “Ez du axola. Garrantzitsuena da konturatzea mugitzeko gaitasuna dutela eta, batez ere, laster bientzako koreografia bat osatuko dutela”.

Les Malles suitzarrek “Manto” ikuskizuna emango dute, fantasiaren, irudimenaren eta giza harremanen sentsazioak eta oreka dituena inspirazio, ikusizko eta poesiazko ikuskizun bat eraikitzeko (ekainaren 27an, 18:00etan eta 20:30ean, 2. gunean, Kasilda Iturrizar parkeko urmaelaren inguruetan).  

Halaber, Les Rustines de L’ange lanean musika eta kaleko antzerkia batuko dira, “Ça va valser” ikuskizunean, ekainaren 28an eta 29an, 17:00etan eta 19:303an, Kasilda Iturrizar Parkean. 

“Room service” Ô Quel Dommage Cie konpainia belgikarraren Estatuan lehen emanaldia Kasilda Iturrizar parkeko urmaelaren inguruetan izango den eremuan ikusi ahal izango da, ekainaren 29an, 17:30ean eta 20:00etan. Ikuskizun honek zerikusi nabarmena du hitzik gabeko jolasarekin, pertsonaien arteko elkar ekintzarekin, soinuzko unibertsoarekin eta ikusizko efektuarekin. 

Euskadiko estreinaldiei dagokienez, Casilda Iturrizar parkean Panorama Kino Theatre-ren “Bilbaorama” izango da. Euskadira iritsiko dira Suitzatikkaleko antzerkiaren mugak harago eramanez eta generoa berrasmatuz. Emankizun hau pentsatu eta garatu zen antzerki-esperientzia bereziak sortzeko, elkar eragitekoak, probokatzaileak, eta eraldatzaileak erakutsiko den gune horretan; ekainaren 27tik 29ra izango da, 18:30ean, Arte Ederren Museoaren inguruetan.

GARGANTUA ETA FOODTRUCKS

BILBOKO KALEALDIAREN 2022ko edizioan, halaber, Food Trucks izango dira (jatekoa saltzen duten postuak), eta lehenengoz, Gargantuetako batek bisitatuko du Jaialdia, parkean txikienek aukera izan dezaten bilbotar erakarpen usadiozko hau gozatzeko. 

  • Jaialdiaren inguruko informazio osoa dakarren dosierra eta prentsarako beste baliabide batzuk jaisteko, hemen:

SARE SOZIALAK

#BilbokoKalealdia2022

www.bilbaokultura.eus

bilbokokalealdia.eus