uztailak 1, 2024
- uztailak 6, 2024
| 17:00H

GARGANTUA

Uztailaren 1etik 6ra, astelehenetik larunbatera
17:00 – 21:00

Casilda Iturrizar Parkea (Urmaela gunea)
Ahateen urmaelaren inguruak

Gargantua et Pantagruel legenda frantsesean inspiratuta, Bilboko irudi ikoniko hau 1854an hasi zen haurrak irensten eta, gaur egun ere, haren ahoa eta txirrista izuaren sinonimoa dira txikienentzat.
Antonio de Echániz, “Etxaniz suhiltzailea” ezizenez, oso-osorik Bilbokoa den erraldoi horren sortzailea izan zen. Gargantua, erraldoia izateaz gain, aseezina da.
Bizitza ona eta munduko plazerrak gogora ekarri nahi zituen figura hori 1854. urtean atera zen lehen aldiz herriko kaleetara. Ordutik, milaka haur jan ditu kalera atera denean, hainbat aldaketa izan ditu eta desagertzear ere egon da.
Lehenengo aldiz 1854an atera ondoren, Gargantuaren irudi erraldoia osteko 20 urteetan ere atera zen, 1874an bonba batek suntsitu zuen arte. 1897ko jaietan, herriak hala eskatuta, Gargantua berriro agertu zen, eta 1934an Higinio Basterra eskultoreak beste bat sortu zuen. 1950ean azken aldiz agertu ondoren, Gargantua Deustuko biltegi batean abandonatu zuten.
1962an, jaietara itzuli zen eta, beste abandonu-aldi baten ondoren, berreraiki egin zuten, behin betiko, Bilboko Aste Nagusiarekin lotuta egoteko.
Gero eta ospe handiagoa zuenez, Gargantuaren bertsio berriak sortu ziren.

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak