uztailak 3, 2024
| 22:00H

Perspectivas

LA GLO ZIRKO ETA DANTZA

Bizkaia Aretoa – UPV/EHU

Ikuskera, hau da, ikuspegi fisikoa zein emozionala, etengabe agertzen da gure bizitzetan.
Izaki bizidunok garapen fisiko eta mental konplexua eta, kasu batzuetan, luzea izaten dugunez, ulertzekoa da gure ikuspegia bizitzan zehar behin baino gehiagotan aldatuz joatea. Molde fisikoan hazi ahala, mundua hainbat garaieratan ikusiko dugu denboraren poderioz eta, horregatik, egoera berdinak ez du eragin bera izango gure bizitzako aldi desberdinetan.
Bizipenek apurka-apurka kontzeptu jakin batzuk aldarazten dizkiguten elementuak ematen dizkigute, eta horrek, ezinbestean, mudatu egiten du ingurunea ulertzeko eta inguruan gertatzen direnei erantzuteko modua.
Dantzaren gainean dugun ikuskera oso desberdina da, begirada-planoaren araberakoa; gure ikuspegia mugatua da, eta ezin gara ikuspegi posible guztietara iritsi.

Informazio nabarmena
Jatorria:Euskal Herria
Hizkuntza: Testurik ez
  • Ideia, sorkuntza eta zuzendaritza:Gloria Peón
  • Ekoizpen musikala:Itziar Madariaga eta Jorge da Rocha
  • Koreografia:Gloria Peón, interpreteekin batera sortua
  • Ekoizpena:La Glo Zirko eta Dantza
  • Antzezleak:Alejandra Deza, Pere Vilarubia, Iris González Crespo eta Milki Lee
  • Rigging:Zintzilik Rigging
  • Ikus-entzunezkoak:Tracken Studio
  • Jantziak:Truca Rec
  • Argien diseinua eta konpainiako teknikaria:Javier García (Kandela Iluminación)
  • Eszenografia:Enol Montes, Milki Lee, La Glo Zirko eta Dantza

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak