ERREKALDEKO PLAZA

EKAINAK 4 (18:00) - DIKOTHOMIA CÍA. - "['e.go]"

[‘e.go] zirku-ikuskizuna da, jendea esperientzia iragankor bat gozatzera gonbidatzen duena. Pertsona baten barruan bizi diren pertsonaia guztiak ezagutzeko parada. Mazoari idatzitako maitasun-poema, zirkuko adierazpen artistikoko objektua den aldetik. Pertsona bakoitzak bere barruan daukan barne munduaren proiekzioa.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 4 (19:30) - CÍA. CIRKOFONIC - "Tea time"

Ingeles xelebre bat errealitatearen eta irudimenezko mundu baten artean harrapatuta bizi da, eszenografia deigarri batetik sortutako te-areto batean. Bere unibertso komikoan, absurdoaren antzerkian oinarritua, maiordomo ezin zuzenago batek ahaleginak egingo ditu dena bere lekuan egon dadin eta tea beti prest egon dadin bere katiluan.

Ikuskizun hau bidaia emozionala da, non tragedia eta komedia estu lotzen baitira.

Akrobaziak, porteak eta objektuen manipulazioa bikote andaluziar honen eskutik.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 5 (18:00) - CIA DU’K’TO - "Cafuné"

Cafuné-n, mugimendua eta dantza zirkuan integratuta ikusiko ditugu; ez zirkuari batuta edo haren alboan jarrita, baizik eta zirkuan txertatuta. Abiapuntu dramatikoa nahiko ohikoa da (pertsonaia bik topo egiten dute eta elkarrekin hitz egin behar dute, bien artean errealitate berri bat sortzeko), eta kasu honetan oso hizkera berezi batekin sortzen da. Elementu fisikoa oso presente dago Cafuné-n, laztan, oratze eta besarkadengatik  -antzezlan osoan tartekatzen dira–, baina baita ere koreografia gogorragatik, akrobaziengatik eta interpreteen ahaleginarengatik, jariakortasun eta jarraikortasun sentsazioa lortzeko ezinbestekoak baitira.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 5 (19:30) - CIRCO DERIVA - "Ya es tiempo de hablar del amor"

Ya es tiempo de hablar del amor benetako gertaeretan oinarritutako istorioa da; berrogeitaka urteko lau pertsonen ibilerak, fikzio-ukitu handiarekin. Gizarte honetan euren gorputzen iraungitze-etapatik oso gertu ikusten dute euren burua. 350 urteren buruan, beren kezkentzat ikusten duten irtenbide bakarra maitasunaz hitz egitea dela uste dute. Umorearen, musikaren, malabareen, akrobaziaren eta zirku giroko poetika handiaren bidez, publiko guztientzako ikuskizun barregarria eta zirraragarria sortzea lortzen dute.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 6 (12:00) - CIRCO CHOSCO - "Indartsuak!"

Umorea eta absurdua dira ikuskizun dibertigarri honen haria. Bi atleta, bi konplize, ezinezko trukoak eginez elkar ulertzen dutenak. Eszena olinpikoak, malabareak, akrobaziak, indar harrigarriko numeroak eta jolasak publikoarekin: horra hor ikuskizun dibertigarri honen osagaiak. Arriskua, hondamendia, sorpresa eta absurdua edozein unetan agertu daitezke. Akroporteak, sua, aireko akrobaziak eta ezinezko malabareak umorearekin nahasten dira etengabe, publiko guztientzako ikuskizun dibertigarri honetan.

Bideoa

Webgunea

EKAINAK 6 (13:30) - CHICHARRÓN CIRCO FLAMENCO - "Sin Ojana"

Sin Ojana ikerketa-lan sakon eta zorrotz baten emaitza da, flamenkoa eta zirkua aztergai dituena. Zirkuaren mundua hankaz gora jarri eta bere arrastoa uzteko iritsi den pertsonaia baten eraikuntza-prozesu xehea da. Lan ausart eta arriskatua. Detailerik ñimiñoena ere zainduta dago, eszenografiatik jantzietara, musika original zoragarria ahaztu barik. Satira eta umorea izango dira istorio honen haria. Flamenkoari, askatasunari, emakumeari eta, finean, bizitzari egindako omenaldia.

Chicharrón diven pertsonalitatearen erretratua da, euren argi-ilunekin eta gorabeherekin: dena ez da dirudiena. Proposamen honek luzaro iraungo du ikuslearen begian eta gogoan.

Bideoa

Webgunea