Travesía-Zirkuko Pirinioak

Travesía-Zirkuko Pirinioak Proiektuaren helburua da Pirinioetako mugaz gaindiko eskualdeetan zirku garaikidearen sorkuntza eta zabalkundea sustatzea, zirkuko artistei laguntzeko ekintzen bidez, ingurune profesional horretan elkartasun-harremanak sortuz eta sendotuz: sorkuntza-zentroak, ekipo artistiko hasi berriak eta finkatuak, ekoizpen- eta hedapen-bulegoak, programatzaileak.

Travesíak laneko arlo bi uztartu nahi ditu:

  • Artisten premia larriei erantzutea, sorkuntzarako eta zabalkunderako baliabideei dagokienez.
  • Profesional guztiek esperimentazioaren bidez elkarrengandik ikasteko dinamikan parte hartzea, gure ekintza-ereduak lankidetza eta elkartasun handiagorantz garatzeko.

 

Mugaz haraindiko espazioko 8 bazkidek abiarazia, ekintza berritzaileak egitea planteatzen du, adibidez:

  • Maratoi sortzaile bat (Hackathoia), artistei laguntzeko ibilbideak diseinatzeko eta profesionalen arteko elkarrizketa sustatzeko.
  • Konpainien eta laguntza-egituren arteko lagun egite solidarioak.
  • Laguntzarako funtsa komuna ikerketarako eta sorkuntzarako,
  • Hedapen-sarea, artistei hasierako uneetan lagun egiteko eta programatzaileak lagun egitearen garrantziaz jabetzeko.
  • Koronabirusak sortutako krisia arintzeko, gaur egun diseinuaren fasean dagoen ekintzen programa, uztailaren amaieran ezagutaraziko dena.
Travesía – Zirkuko Pirinioak 2020-2022 aldirako lankidetza-proiektu bat da. Europako Batasunak finantzatzen du %65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).