uztaila 3, 2025
| 22:30

Geure(R)a

HARROBI DANTZA BERTIKALA

Bizkaia Aretoa – UPV/EHU

Laburpena

Geure(R)ak naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen du. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.

Obraren helburu nagusia euskal kulturaren sorginen iruditeria eta istorioak ikusarazten eta berreskuratzen laguntzea da, helburu hori errealitate batean oinarrituz: istorio horiek desagertzen ari dira.

Geurea Geure(R)a, Geurean zintzilik.

Nortzuk dira gaur egungo sorginak?

  • Aipamen berezia 2023ko Leioako Umore Azokan.
Informazio nabarmena
Jatorria:Euskal Herria
Hizkuntza: Testurik ez
  • Zuzendaritza artistikoa:Janire Etxabe.
  • Gidoia eta dramaturgia:Janire Etxabe.
  • Acting-a:Juana Lor.
  • Testua:Toti Martínez de Lezea.
  • Koreografia:Alejandra Pérez, Janire Etxabe
  • Dantzariak:Alejandra Pérez, Janire Etxabe, Del Perera.
  • Musika-zuzendaria:Juantxo Zeberio.
  • Musikariak:Maddi Arana, Francesca di Nicola, Alejandro Saúl, Juantxo Zeberio.
  • Ahotsa:Itziar Ituño, Maddi Oihenart.
  • Dantza mapping:Paco Gramaje, Leo Bautista.
  • Jantzien diseinua:Amaia Albes.
  • Soinua:Amal Ariztimuño.
  • Argiztapenaren diseinua:Carlos Solano.
  • Rigger-a:Mikel Bonilla.

Konpainiari buruz

Naturan egiten dituen esku-hartze artistikoak modu globalean partekatzeko helburuarekin, Janire Etxabek “Harrobi Dantza Bertikala” konpainia sortu zuen, Diman (Bizkaia), 2020an.

Dendu, Harria Herria eta Geure(R)a dira biran dituen ikuskizunak. Hirurak daude SAREAren (Euskadiko Antzoki Sarea), ADDEren (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) eta ARTEKALEren (Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkartea) obra gomendatuen katalogoetan.

Harria Herria 2022ko MAX sarietako finalista izan zen kaleko ikuskizun onenaren kategorian. Bestalde, Geure(r)ak Leioako Umore Azokako epaimahaiaren ohorezko aipamena jaso zuen, 2023ko maiatzean, estreinatu zen egunean. Horrez gain, 2024ko MAX sarietan nominatua izan zen espazio eszenikoaren disenu onenaren kategorian eta finalista izan zen kaleko ikuskizun onenaren kategorian.

Besteak beste, konpainiak honako jaialdi hauetan parte hartu du: Pedra Viva (Menorca), TAC (Valladolid), Fira Manresa, CAFCA (Oviedo), DFeria (Donostia), Kalealdia (Bilbo) eta Kaldearte (Gasteiz). Gainera, hainbat artistarekin lan egin du, adibidez: Oreka TX, Toti Martinez de Lezea, Itziar Ituño, Agurtzane Intxaurraga, Silberius de Ura, Natxo Arantegui eta Juantxo Zeberio.

Bestalde, publikoak sentsibilizatzeko proiektu pedagogiko bat garatu du, lau lerrotan egituratuta: etengabeko prestakuntzak konpainiako dantzariekin; formakuntza intentsiboak goi-mailako koreografoen eskutik; hitzaldi dantzatuak; proiekzioak eta mendi-irteerak, sorkuntza koreografikora begira espazioak partekatzeko esperientzia intentsibo gisa.

“Harrobi Dantza Bertikalak”, gainera, site specific ikuskizunak egiten ditu museoetan, espazio naturaletan eta eraikin enblematikoetan, eta neurrira egindako proposamen eszenikoak garatzen ditu ekitaldi etaospakizunetarako.

Egun, konpainia ekoizpen berri baten ikerketa-prozesuan ari da lanean. 2026ean estreinatuko du, bere seigarren urteurrenean.

Bilboko Kalealdia 2025 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak