Laburpena
Bilboren birika berdeetako bat den Casilda Iturrizar parkea Bilboko Kalealdiaren lorategia bihurtzen da uztailean, ikusteko, gozatzeko, atseden hartzeko eta jolasteko ingurune batean arte eszenikoez gozatzeko toki bat.
Parke honetan soilik hazten diren loreak eta zuhaitzak ikusiko ditugu, loreak ateratzen zaizkion urmael argiztatu bat...
Kontsumo jasangarriaren aldeko apustuan, hainbat material erabiliko ditugu (burdinak, ehunak, papera, zura, etab.), eta beste erabilera bat emango diegu objektu eta espazio berriak sortzeko.
Toño Valdiviesok 30 urte baino gehiago daramatza lan hauetan:
- Ekitaldien ekoizpenetan laguntzeko lanak.
- Muntaketa eszenikoak (bai egiturak eraikitzen, bai muntatzen).
- Pertsonaien sorkuntza eta gorpuzkera: erraldoiak, sardinak, Marijaia...
- Askotariko erakusketen muntaketa, komisariotza eta aholkularitza, hala nola dibulgaziozkoak, artistikoak eta kulturalak.
Hainbat erakunderekin lan egin du eta lan egiten du; hauekin, adibidez:
- Erakunde publikoak: Bilbao Arte, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Athletic Fundazioa…
- Udalak: Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Getxo, Sestao, Trapagaran, Eibar, Miranda de Ebro, Sedano…
- Elkarte artistikoak: Euskal Akuarelariak, Argazkilarien Euskal Federazioa...
- Kolektibo artistikoak, antzerki-taldeak, ekoipen-etxeak...
- Artista partikularrak, komisarioak…