Tailerrak

TRAKAMATRAKA

Tailerrak


Euskal Herria    Musika    180 min    TP   

Material birziklatuak edo etxean egunero erabiltzen ditugunak baliatuz, musika tresnak egiten hasiko gara. Tresnen funtzionamendua eta tresnen erabilera ikasi eta ulertuko ditugu. Tailer hau ez da musika jarduera soila, baizik eta trebetasuna, irudimena, ingurumen kontzientzia eta sormena lantzeko bitarteko bat. Modu atseginean, musika-tresnen familiak ezagutuko ditugu: aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak edo kordofonoak kasu. Nola dabiltzan ikusiko dugu, eta beraien printzipio akustikoak ikasi.

http://www.trakamatraka.com