Un  peu  bohème

MYSTÉRIEUSES COIFFURES

Un peu bohème


Euskal Herria – Iparraldea    Instalazioa (egun guztia)    TP   

Mystérieuses Coiffures konpainiak bere fantasiazko mundura eramango gaitu. Konpainia honek giroak sortzen ditu, eta oraingoan Casilda Iturrizar parkea dekoratu bihurtuko du. Publikoa ametsezko unibertsoetan murgilduko da. Konpainiaren lana kontrabandistenaren antzekoa da: istorioen, emozioen, jakintzaren eta ametsen kontrabandistak dira! Parkean zenbait giro ikusiko ditugu:
  • Festaren mundua. Dena koloretsu eta jolasteko aitzakia.
  • Loreen mundua, “ile-apaintzaile zoroak” sortzen dituen landarezko orrazkeretan zehar, eta sorkuntza-tailerrak, espazioa lorez apaintzeko...
  • Leuntasunaren, lasaitasunaren eta baretasunaren mundua. Edonor geratu, etzan eta amets egin ahalko du, “burua hodeietan”...


http://www.mysterieusescoiffures.com