Matraka  ma  non  tropo

TRAKAMATRAKA

Matraka ma non tropo


Euskal Herria    Musika    50 min    TP   

Jazz erritmoan dantzatzen duten mahukak, didgeridoo bihurtzen diren jogurtak, jota maite duten maionesa-tapak, “azenariofonoak”, afrikar erritmoz betetako kuboak, melodia kutsakorrak darizkien hodiak... Hori guztia aurkituko dugu ikuskizun honetan: musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika-dibertsitatea eta ingurumenarenganako errespetua. Trakamatrakak musika modu atseginean hurbilduko digu, eta erakutsiko digu birziklatzea mundu hobe batera joateko bidea dela. Proiektu honetan, gure gizarteak nahi ez dituen gauzak eraldatuko ditugu, eta musika-tresna zoragarriak sortu.

http://www.trakamatraka.com