Manez  eta  kobreak

MANEZ ETA KOBREAK

Manez eta kobreak


Euskal Herria – Iparraldea    Musika    45 min    TP   

Manez, Thierry Biscaryren izen artistikoa da. Talde ezberdinetan, Kalakan besteak beste, kantatu ondoren, bere kantuak aurkezten dizkigu. Lekukotasun intimo bat eskainiz, bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu, olerkari eta bertsolari batzuen idazkiz abiapuntu. Metalezko musika jotzaileak, kobreak jotzeaz gain kantariak ere badira. Denak nomadak bihurtu dira eta batzuek ofizio berri bat hartu dute. Taldearen musika tradizioan oinarritzen da eta, aldi berean, doinu berrien freskotasuna eta txistukatzen diren kantuen bizitasuna dauka. Haizezko instrumentuak eta ahotsak uztartuz, kondaira eta istorioen bidez, sentikortasunezko Euskal Herri poetiko bat, egiazkoa eta asmatutakoa, deskubrituko dugu.

http://www.manez.bandcamp.com/album/manez-eta-kobreak