Dékoncert

SOLFASIRC

Dékoncert


Frantzia-Katalunia    Zirkua / Musika    55 min    +6   

Hipolito Handia musikari dohatsua baina bakartia da. Ez du gaitasunik beste gizaki batzuekin komunikatzeko. Erabat megalomanoa da. Agertokira iritsi da. Gerard haren laguntzaile fidela da; mugarik gabeko irudimena du eta Hipolitoren eskaera guztiei erantzun behar die, kontzertua ondo emango badu. Zenbait istripu gertatuko dira eta publikoak bikote harrigarri bat deskubrituko du. Ikuskizun honetan musika eta zirkuaren arteak elkartzen dira. Artista bakoitzak bere sormenaren mugak gaindituko ditu eta bata bestearen unibertsoan sartu. Kontzertu berezi, txundigarri, berritzaile, dibertigarri eta hunkigarria.

http://www.solfasirc.org

Sarrera 3 €. Areatzan dagoen Jaialdiko Informazio Bulegoan eskuratu daitezke uztailaren 1etik 3ra (11:30-14:00 / 17:00-21:00) edo Casilda Iturrizar Parkean (17:00-21:00). Batutako dirua ASPACE-BIZKAIA elkarteari dohaintzan emango zaio.