/ Berriak.

  • O Ultimo Momento konpainia frantziarrak masta txinatarra ardatz duen “Ce qui reste… “ muntaia ikusgarria eskainiko du 20:30etan Arriaga plazan, dantza, akrobazia, musika eta bideoa uztartuz

  • Aldundiaren jauregiaren inguruan, 17:00etatik aurrera, yo-yo, txotxongilo, musika eta kaleko antzerki erakustaldiak egingo dira

  • Areatzako Kaian, 19:00etan, “Eta zuk, zein da zure generoa?” izenburuko tailerrak zirkuko ikuskizunetan oinarritutako 40 minutuko esperimentazio-lana eskainiko du

  • Ordaindu beharreko bi ikuskizunetarako sarrerak Jaialdiak Areatzan duen informazio-gunean eskura daitezke bihartik aurrera 2 euroko prezioan, eta Hortzmugak uztailaren 4an eta 5ean eskainiko duen ikuskizunerako gonbidapenak doan eska daitezke emanaldi bakoitzaren bezpera egunean

  • Uztailaren 1etik 5era bitartean egingo den Bilboko Kalealdia, Bildoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz

Ibon Areso Bilboko Alkatea Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XV. edizioko lehendabiziko ikuskizunean izango da bihar. Ekitaldia 17:00etan izango da, Diputazio kalearen eta Kale Nagusiaren arteko izkinan, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria eta Jaialdiaren lehenengo egunean parte hartuko duten artistak tarteko direla.

Biharko aurreikusita dagoen programaren barruan, O Ultimo Momento konpainia frantziarraren presentzia nabarmendu behar da. Masta txinatarraz egindako aireko teknikan eta akrobazietan trebatutako talde honek “Ce qui reste… “ izenburuko ikuskizuna eskainiko du Arriaga plazan, 22:30etatik aurrera. Muntaia ikusgarri honetan, mastan egindako ariketen maisutasuna dantzarekin, akrobaziarekin, musikarekin eta bideoarekin uztartzen dira.

Beraz, programazioa 17:00etan hasiko da Foru Aldundiaren Jauregiaren ondoan, eta gaueko 11ak baino beranduago arte luzatuko da. Lehen egun honetako sei ikuskizunak –horietako hiru bi saiotan eskainiko dira– doakoak eta adin guztietako publikoentzat egokiak dira. Jaialdia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz.

Emanaldiak Aldundiaren jauregiaren inguruan hasiko dira 17:00etatik aurrera, Naoto Okada japoniarraren eskutik. Yo-yoaren manipulazioan trebatutako artista honek 20na minutuko bi saio eskainiko ditu 17:00etan eta 20:00etan, foru egoitzaren ondoan.

Bestalde, La Soupe aux Étoiles talde frantziarrak ere bi saiotan (19:00etan eta 21:30etan) aurkeztuko du “Capharnaüm caravan” izenburuko bere ikuskizuna, Arbieto kalean (Aldundiaren Jauregiaren atzealdean). 50 minutuko iraupena duen kaleko antzerki-ikuskizun honetan, lau musikarik Europa ekialdeko melodiak interpretatzen dituzte karabana batetik.

Zabalgunearen inguruan aurreikusitako emanaldiak osatzeko, “Boutons, rubans, dentelles et petites mousses” taularatuko da, 17:30etatik aurrera, Foru Jauregiaren sarreraren parean. Txotxongiloak erabiltzen dituen performance artistiko honetan, Compagnie Salut l’Artiste talde frantziarreko kideek bertaratutakoekin elkarreraginean jardungo dute hiru orduz.

Areatzan, Gorka Ganso euskal clownak “Walkman” delako ikuskizuna eskainiko du, bi saiotan (18:00etan eta 20:30etan). Emanaldi hau Diputazio kalean egitekoa zen, baina kokapen berri honetara aldatu da. Areatzako Kaian, 19:00etan, “Eta zuk, zein da zure generoa?” izenburuko tailerrak zirkuko ikuskizunetan oinarritutako 40 minutuko esperimentazio-lana eskainiko du. Genero eta identitate kontzeptuak zalantzan jartzen dituen lan kolektiboa da, zirkuko trebetasunen bitartez desberdintasunak, arauak eta askatasuna uztartzeko modua adierazten duena.

Bilboko Kalealdiaren edizio honetan, lehendabiziko aldiz, bi ikuskizun ordaindu egin beharko dira, muntaia horiek taularatuko diren eszenatokiaren tamaina mugatuaren ondorioz. Horren haritik, 2 euroko prezio sinbolikoa ezarri da Sacekripa konpainia frantziarraren eta Manolo Alcantara artista kataluniarraren emanaldi desberdinetarako. Sarrerak bihar goizetik eskura daitezke Jaialdiak Areatzan ezarri duen informazio-gunean. Bestalde, Hortzmuga euskal antzerki taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du uztailaren 4an eta 5ean, Arriaga Antzokiaren alboko aldean. Bost saio eskainiko ditu guztira, eta hauetarako, doako gonbidapena beharko da, gonbidapen bat pertsona bakoitzeko (eskatzeko epea hilaren 3an zabalduko da

EGITARAUA UZTAILAK 1 

– 17.00: Diputazio Jauregia – Naoto Okada, Japón “Yo-yo” (manipulación de objetos). 20’

– 17.30: Diputazio Jauregia – Cie. Salut l’Artiste, Francia “Boutons, roubans, dentelles et petites mousses” (performance artística). 180’

– 18.00: Areatza – Ganso & Cía.., Euskal Herria “Walkman” (clown). 50’

– 19.00: c/Arbieto – La soupe aux étoiles, Francia “Capharnaüm caravane” (teatro de calle). 50’

– 19.00: Areatzako kaia – Taller “Y tú, ¿cuál es tu género?” (trabajo colectivo de circo). 40’

– 20.00: Diputazio Jauregia – Naoto Okada, Japón “Yo-yo” (manipulación de objetos). 20’

– 20.30: Areatza – Ganso & Cía.., Euskal Herria “Walkman” (clown). 50’

– 21.30: c/Arbieto – La soupe aux étoiles, Francia “Capharnaüm caravane” (teatro de calle). 50’

– 22.30: Arriaga Plaza – O ultimo momento, Francia “Ce qui reste…” (circo contemporáneo). 45’