Artista hasiberrientzako deialdia Euskal Herriko babesletza DE MAR A MAR proiektuan laguntzeko plana

Proiektuak onartzeko azken eguna: 2017ko apirilaren 17a

De Mar a Mar proiektuaren helburua da gaur egungo zirkuaren profesionalizazioa (prestakuntza, sorkuntza eta zabalkuntzaren bidez) Pirinioetako mugaren alde bietako eskualdeetan. Horretarako, zirkuko artistei orientazioa, prestakuntza eta laguntza emateko ekintzak erabiliko dira, profesionalekin harreman solidarioak sortuz: sorkuntza eta prestakuntzako zentroak, ekipo artistiko finkatuak eta programatzaileak.
2016ko abenduan emandako ikerketa eta sorkuntza bekez gainera, 2017ko uztailean “Euskal Herriko Babesletza” izeneko plana jarriko da abian, ​Euskal Herriko artisten profesionalizazioan laguntzeko eta Pirinioetako mugaren alde bietan mugitzea errazteko​. Horretarako, hainbat ekintza erabiliko dira.
Deialdi honen bidez, finkatutako konpainia batekin lan egin nahi duten ​lau artista aukeratuko dira, beren prestakuntza, sorkuntza, bitartekaritza eta administrazioko prozesuak hobetzeko. Finkatutako konpainia aldez aurretik aukeratu da: ​Bordeleko CIE BIVOUAC (Frantzia)​.
Finkatutako konpainiaren laguntzaz gain, aukeratutako artistek hauen laguntza izango dute aldi horretan, DE MAR A MAR proiektuaren bidez: Kaleko Arteen Frabrika-Hameka taldea Luhuson, Baxe Nafarroa Herri Antzokia Garazi-Baigorrin, Bilboko Udala, eta Iruñako Quiero Teatro banatzailea.

CIE BIVOUAC konpainiak, lau bazkide horiekin batera, Euskal Herrian bizi diren (Euskal Herriko zazpi probintzietako batean1) lau artista hasiberriri emango die laguntza 2017ko uztailetik 2019ko otsailera. Lau artista horiek prestakuntza, sorkuntza, bitartekaritza eta administrazioko laguntza jasoko dute beren ikerketa pertsonaletarako.
❖ Aurreikusitako ekintzak:

  • CIE BIVOUAC konpainiaren ​birako emanaldietako batzuetan​ parte hartzea;
  • Bitartekaritza, administrazioa, zabalkuntza eta komunikazioko ​prestakuntza ekintzetan
    parte hartzea CIE BIVOUAC konpainiarekin;
  • Zirkuko hainbat teknikatako ​klase magistraletan parte hartzea (artista bakoitzaren
    beharrizanen arabera): bost egun artista bakoitzeko;
  • Quiero Teatrok profesionalizaziorako, produkziorako eta zabalkuntzarako ​laguntza
    administratiboa emango du (konpainia egituratzeko tresnak, koproduktoreak bilatzea,
    txosten bat egitea, aurrekontu bat aurkeztea eta abar);
  • Zirkuko prestakuntzako lehen hilabetean Bordeleko zirku-eskolak hartuko du parte
    (zehaztu barik)​;
  • De Mar a Mar proiektuko ​kanpoko prestakuntza ekintzetan​ parte hartze posiblea;
  • CIE BIVOUAC konpainiaren ​sorkuntza laborategietan​ parte hartzea, Hamekan;
  • Aukeratu bakoitzarentzat ​bost eguneko egonaldia​, bere ikerketa edo/eta sorkuntza
    lanean aritzeko: Hamekan (Luhuso), Garai-Baigorriko Herri Antzokian edo Bilbon, eta
    CIE BIVOUAC konpainiaren ​laguntza artistikoa​;
  • Bordeleko Zirku Eskolako ​“Morceaux Choisis” erakusketan parte hartzea.
  • Hautagaitza ​Sorkuntza Funtsan aurkezteko ​laguntza​, ikerketa edo sorkuntza beka bat
    lortzeko (egonaldien kopurua eta kanpoko begiraldiak igotzeko).
    Bazkide guztiek eta CIE BIVOUAC konpainiak diseinatuko dituzte aukeratutako artista bakoitzari egokitutako ekintza plana eta egutegia.
    Ekintzak gehitu, aldatu edo bertan behar utziko dira aukeratutako artistaren beharrizanetara ez badira egokitzen

❖ Euskarri ekonomikoa​:
Plan honetako laguntza ​5.000 eurokoa da (BEZ barne) aukeratutako bakoitzarentzat. Horrekin ordainduko dira ekintzetako joan-etorriak (garraioa, ostatua eta dietak). Artistek faktura bat aurkeztu ​behar dute laguntzaren zenbatekoa jasotzeko. Hortaz, garrantzitsua da nortasun juridikoa izatea hori egin ahal izateko, edo enpresa edo kooperatiba baten ordezkaritza edukitzea.
Gastu guztiak fakturekin/nominekin eta ordainagiriekin justifikatuko dira.
1 Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Baxe Nafarroa, Zuberoa

❖ Lurraldea​:

  • Ekintzarik gehienak Euskal Herrian egingo dira (batez ere Luhuson, Bilbon,
    Garazin eta Iruñan).
  • Bordele
  • Frantzian: bira CIE BIVOUAC konpainiarekin.
  • Baliteke Pirinioetako mugaren alde bietako leku batzuetara joatea, adibidez

Frantziako Tolosara eta Bartzelonara.

HAUTAGAITZAK ETA AUKERAKETA PROZESUA

Proiektuak onartzeko azken eguna: ​2017ko apirilaren 17a

Hautagaitzaren txostenean elementu hauek sartuko dira:

  • Hautagaitzarako inprimakia ​osorik (​HEMEN aurki daiteke​).
  • Aukeraketa erraztuko duen edozein elementu osagarri, esaterako

kurrikuluma, aurreko lanen txostena, proiektuaren lehen ideien grabazioak edo/eta argazkiak, aurreko lanen bideoa edo lotura. Agiri guztiak PDF formatuan bidali behar dira posta elektronikoz (ezin dira 3 MB gainditu), helbide hauetara: ​a.pousset@cc-errobi.fr​ ​eta​ ​b.alvarez@quieroteatro.com
Hautagaitza indibiduala da. Konpainia bereko artista bi aurkezten badira, bakoitzak bere inprimakia bete beharko du.
Aukeraketaren egutegia​:

  • Txostenak aztertuta, hamar artista inguru aukeratuko dira: ​2017ko maiatzeko lehen astean​ erabakiko da.
  • Maiatzaren 30ean edo/eta 31n​: hamar artisten hautaprobak egingo dira Luhusoko kultur aretoan eta lau artistak aukeratuko dira.
  • Azken erabakia: ​2017ko ekaineko lehen astean.

Aukeraketak egiteko eta erabakiak hartzeko, Euskal Herriko babesletzako bazkideek (Karrikako Arteen Fabrika-Hameka Luhuson, Baxe Nafarroa Herri Antzokia Garazi-Baigorrin, Bilboko Udala eta Iruñako Quiero Teatro banatzailea) eta Bivouac konpainiak batzorde bat sortuko dute.
Batzordeak eskubidea dauka De Mar a Mar proiektuko beste bazkide batzuei aukeraketa prozesuan parte hartzeko eskatzeko, adibidez Tolosako Le LIDO zirkuko eskolari.
Arreta berezia jasoko dute​:

  • artisten motibazioa eta prest eta libre egotea (2017ko uztailetik 2019ko otsailera arte);
  • artistaren ibilbidea;
  • zirkuko diziplinen garrantzia;
  • De Mar a Mar proiektuko baliabideak erabiltzeko borondatea;

Aukeratutako artista bakoitzak hitzarmen bat egingo du bazkide batekin.
De Mar a Mar proiektuko bazkideek esleitu barik utz dezakete deialdia.

Informaziorako saioa: 2017ko martxoaren 15a, eguaztena, 11:00etan, Bilbon (Pilota kalea 10)

Informazio gehiago nahi baduzue, jarri harremanetan:

Pedro Ormazabal (BILBOKO UDALA):​ ​pormazabal@bilbao.eus

Aurelie Pousset (HAMEKA): ​a.pousset@cc-errobi.fr

Belen Alvarez (QUIERO TEATRO): ​b.alvarez@quieroteatro.com

Jon Lissar (SCENE DE PAYS BAXE NAFARROA) : spbn64@gmail.com
De Mar a Mar – Pyrénées de cirque lankidetza proiektu bat da 2016-2019 aldirako, 1.990.390 euroko aurrekontua dauka eta Europako Batasunak finantzatzen du % 65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da.