/ Berriak.

Zuzeneko musikak lagunduta, akrobatak, funanbulistak eta trapezistak, bi gurpilek eta soka batek osatutako egitura handi batean arituko diren ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Gaur gauean eta bihar, LARUNBATEAN, izango da, 00:30ean, Arriaga plazan.

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak – Bilboko Kalealdiak, Cirque Rouages konpainia frantsesaren azken lan handiaren Bilboko aurkezpenarekin emango dio amaiera aurtengo edizioari. Gaueko “…Sodade…” ikuskizun iradokigarriak eta magiaz beteak Arriaga plaza hartuko du gaur gauean, 00:30etik aurrera, eta bihar larunbatean, ordu berean, Bilboko Kalealdiaren 17. edizio honi amaiera emateko.

Izan ere, gehien itxaroten den ikuskizunetako bat, Bilboko Kalealdiaren edizio hau itxiko duena izango da. Nazioartean ospe gehien duen Frantziako konpainietako batek, Cirque Rouagesek, dituen perfekzio teknikoa eta iradokizunerako ahalmena direla eta Valladolideko Nazioarteko Kaleko Antzerki Jaialdian Zirkuko Ikuskizun Hoberenaren Saria irabazi berri duen “…Sodade…” ikuskizuna eskainiko du Euskadin lehen aldiz.

Cirque Rouages, mugimenduaren eta musikaren eta antzerki mekanikoaren eta poetikoaren bitartez komunikatzen diren hamar artistak osatutako taldea da. 50 minutu irauten dituen Ikuskizun horretan, akrobatak, funanbulistak eta trapezistak bi gurpilek eta soka batek osatutako egitura handi batean arituko dira.

Gaur arratsaldeko eta biharko ikuskizun garrantzitsuetako bat Kadavreskyren “L´effet escargot” izango da, malabar, akrobazia, eskiekin egindako dantza, aireko uhal, oreka… ikuskizun ezinezkoz betetako emanaldia, gorputzaren erabateko kontrola eta zirkuko tekniken menderakeuntza bikaina erakutsiz.

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia – Bilboko Kalealdia, Bilboko Udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Metro Bilbaoren eta Institutu Frantsesaren lankidetzarekin.

 

ZAPATUA 2 SÁBADO

12:00 AREATZA / ARENAL
MALAS COMPAÑÍAS (Euskadi) Letter (50´)

18:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOAN / LATERAL DEL TEATRO ARRIAGA
MARIE DE JONGH (Euskadi) Marie? (45´)

18:45 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOAN / LATERAL DEL TEATRO ARRIAGA
MARCO VARGAS & CHLOÉ BRÛLÉ (Andaluzia) Me va gustando (25´)

19:15 AREATZA / ARENAL
LIBERTIVORE (Frantzia) Hêtre (25´)

19:45 PLAZA BARRIA / PLAZA NUEVA
KADAVRESKY (Frantzia) L’effet escargot (60’)

20:00 CASILDA ITURRIZAR PARKEA / PARQUE DE DOÑA CASILDA
NICOLE & MARTIN (Suitza) Juan de Hierro (70’)
(*) Sarrera / Entrada: 3 €

21:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOAN / LATERAL DEL TEATRO ARRIAGA
MARIE DE JONGH (Euskadi) Marie? (45´)

22:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOAN / LATERAL DEL TEATRO ARRIAGA
MARCO VARGAS & CHLOÉ BRÛLÉ (Andaluzia) Me va gustando (25´)

22:45 AREATZA / ARENAL
LIBERTIVORE (Frantzia) Hêtre (25´)

23:30 PLAZA BARRIA / PLAZA NUEVA
KADAVRESKY (Frantzia) l’effet escargot (60´)

24:30 ARRIAGA PLAZA
CIRQUE ROUAGES (Frantzia) …Sodade.