BILBOKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN, ETA UZTAILAREN 1ETIK 7RA LUZATUKO DEN BILBOKO KALEALDIA – KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIA 20. EDIZIORA HELDU DA, 80 EMANALDI BAINO GEHIAGO ESKAINIKO DITUZTEN ERREFERENTZIAZKO 29 KONPAINIAREKIN

Posted by & filed under Berriak.

Programazioak estatu mailako 6 estreinaldi eta erabateko 3 estreinaldi jasotzen ditu, kaleko antzerki garbienetik zirku garaikidera, dantzara, kaleko musika bandetara eta clown artistetara, horien artean, Lleidako Fira de Titelles izenekoan Interpretazio Onenaren Urrezko Herensugea jaso zuten Brunette Bros. Euskal konpainia hauek ere euren kaleko lanak eskainiko dituzte: Barsanti Cia, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak, Malas Compañías,… Read more »

BILBOKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN BILBOKO KALEALDIAK – KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAK ERAKUSKETA ANTOLATUKO DU BIHAR BILBOKO METROAN, UZTAILAREN 1ETIK 7RA LUZATUKO DEN BERE 20. EDIZIOA DELA ETA

Posted by & filed under Berriak.

Jaialditik igaro diren konpainia garrantzitsuenetako eta ikuskizun deigarrienetako batzuen argazkiak dauzkaten panelak dituen erakusketa Moyuako (Aldundiko irteera), San Mameseko (Termibuseko irteera) eta Santutxuko (Zabalbideko irteera) geltokietan egongo da uztailaren 1era arte, eta ondoren San Nikolasera eta Moyuako Ertzilla kaleko irteerara eramango da.    Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak- BILBOKO KALEALDIAK, bere… Read more »

EFLIRKOA KONPAINIA DA, KALEKO ARTE ESZENIKOEI LAGUNTZEKO KARRIKAN PLATAFORMAREN HIRUGARREN DEIALDIAREN IRABAZLEA

Posted by & filed under Berriak.

Karrikan 2016an sortu zen, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuz. Une honetan, Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko mankomunitateak-Hamekak eta Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute.   Eflirkoa konpainiaren Echos dantza garaikideko pieza aukeratua izan da Karrikanen hirugarren edizioan, aurkeztutako 18 proiekturen artean. Plataformak kale-arteen sorkuntza bultzatzen du… Read more »

UZTAILEAN, BILBOKO KALEALDIAREN BARRUAN, BERE AZKEN LANA, PERCEPTION, ESTATU MAILAN ESTREINATUKO DUEN BIVOUAC KONPAINIA FRANTSESAK, ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUN PAREGABE HORREN ESZENOGRAFIARI BURUZKO BITARTEKARITZA TAILERRA ESKAINIKO DU ABENDUAN

Posted by & filed under Berriak.

Zirku, antzerki eta dantza ikasleei eta eszenografiaren profesionalei eta zirku zaleei zuzendutako prestakuntza abenduaren 10etik 14ra izango da Zirkozaurren. Bilboko Udalaren ekimena da, Bilboko Kalealdiaren bitartez, eta baita udaberrian beste tailer bat jasoko duen Iruñeko Udalarena ere. Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago jadanik http://bilbokokalealdia.eus helbidean.   Datorren uztailean bere hurrengo ikuskizuna, Perception,… Read more »

KARRIKAN PLATAFORMAK KALEKO ARTE ESZENIKOEN EUSKAL PRODUKZIOA LAGUNTZEKO ETA BULTZATZEKO LAGUNTZEN HIRUGARREN EDIZIOA DEITU DU

Posted by & filed under Berriak.

Plataforma Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako Udalek, Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute. 2019an sustatzaileen jaialdietan parte hartuko duen proiektu bat aukeratuko da. Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 16tik irailaren 2ra arte egongo da zabalik. Informazioa www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri   Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko… Read more »

BILBOKO KALEALDIAK – KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAK, ZAZPI KALEEN INGURURA ERAMANGO DU IKUSKIZUNA GAURTIK AURRERA

Posted by & filed under Berriak.

Larunbatera arte hogeita hamar ikuskizun inguru ikusi ahal izango dira oraindik, horien artean, Arriaga plaza eta Areatzako Kaia hartuko dituzten gaueko ikuskizun ikusgarriak eta konplexutasun tekniko handiena dutenak. Horrez gain, ikus-entzuleek euskal konpainia hauen azken lanak ikusteko aukera izango dute: Amaia Elizaran, Ganso & Cía, Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea, Zo-Zongó!! eta Ertza; azken… Read more »

BILBOKO UDALAK, UZTAILAREN 2TIK 7RA LUZATUKO DEN ETA KALEKO ARTE ESZENIKOEN NAZIOARTE MAILAKO PANORAMAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN 26 KONPAINIA ETA 60 EMANALDI BAINO GEHIAGO BILDUKO DITUEN BILBOKO KALEALDIAREN XIX. EDIZIOA AURKEZTU DU

Posted by & filed under Berriak.

Programazioak estatu mailako zazpi estreinaldi jasotzen ditu, kaleko antzerki garbienetik zirku garaikidera, dantzara, kaleko musika bandetara eta Europako clown artista hoberenetako batzuen hautaketara doazenak, horien artean The Primitives, Le Chapito de Nouvelle – Calédonie edo Barada Street. Euskal konpainia hauek ere euren kaleko lanak eskainiko dituzte: Amaia Elizaran, Ertza, Ganso & Cía, Hika Teatroa eta… Read more »

BILBOKO KALEALDIKO PROGRAMAZIOA AREATZA INGURURA ALDATUKO DA GAURTIK AURRERA, LARUNBAT GAUERDIRA ARTE IRAUNGO DUTEN HOGEITA HAMAR IKUSKIZUN INGURUREKIN

Posted by & filed under Berriak.

Bilboko Udalaren partaidetza duen mugaz gaindiko lankidetzarako “De Mar a Mar – Pirineos de Circo” programaren bitartez, Europako zirku konpainia garrantzitsuenetako batzuk izango ditugu gure artean, Bivouac (Frantzia), Daraomaï (Frantzia), H.M.G. (Frantzia) edo “Eia” Zirku Konpainia (Katalunia), besteak beste. Larunbatera arte, euskal konpainia hauek ere euren azken lanak eskainiko dituzte: Deabru Beltzak, Eva Guerrero, Hortzmuga,… Read more »

BILBOKO UDALAK, EKAINAREN 26AN HASIKO DEN ETA KALEKO ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN 27 KONPAINIA ETA ESTATU MAILAKO 8 ESTREINALDI IZANGO DITUEN BILBOKO KALEALDIAREN XVIII. EDIZIOA AURKEZTU DU

Posted by & filed under Berriak.

Programazioaren barruan kaleko antzerki garbienetik zirkura, clownera, txotxongiloetara, kabaretera edo dantzara doazen 58 ikuskizun jasoko dira, zaldi gaineko artista edo pizzeria ibiltari bat, besteak beste, eta baita umorez eta originaltasunez betetako beste batzuk ere, ikus-entzule guztientzat. Euskal konpainia hauek euren azken lanak aurkeztuko dituzte: Deabru Beltzak, Dikothomia, Eva Guerrero, Hortzmuga, Organik eta Shakti Olaizola. Bilbo… Read more »

ERREKALDE AUZOAK, BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO ZIRKUALDEREN, ZIRKUKO ARTEEN JAIALDIAREN, ZORTZIGARREN EDIZIOA JASOKO DU ASTEBURU HONETAN

Posted by & filed under Berriak.

“Zirkualde” programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo akrobaziekin fusioa egiten duten zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekaldera, EKAINAREN 2tik 4ra. Jaialdiaren aurrerapen gisa, Errekaldeko Liburutegiak familia osoari zuzendutako saio berezia jasoko du bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Goloka Antzerki Taldearen “Wolingen garatxoa” ikuskizunarekin. Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko… Read more »