/ Berriak.

Ikus-entzuleek ibilbide luzeko euskal konpainien azken lanak ikusteko aukera izango dute, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak, Markeliñe, Natxo Montero edo Dikothomia, besteak beste, azken hori Umore Azokako azken edizioan Euskal Ikuskizun Onenaren saria jasotakoa.

 

Bilboko Udalak antolatzen duen eta oihala joan den astelehenean, Casilda Iturrizar Parkean, altxatu zuen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak- BILBOKO KALEALDIAK, Alde Zahar ingurura eramango du ikuskizuna bihartik aurrera. Igandera arte, hogeita hamar emanaldi inguru ikusi ahal izango dira, horien artean hainbat estreinaldi, euskal konpainien azken lanak eta konplexutasun tekniko handiena duten gaueko ikuskizunetako batzuk, Arriaga plazan eta Areatzako Kaian.

 

Izan ere, biharko, OSTEGUNEKO, programazioak, Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango diren bost ikuskizun jasotzen ditu. Horrela, Estatu mailako estreinaldi izango dira sentimenduz eta muturreko arriskuko jolas akrobatikoz betetako Bigbinôme Collectiftaldearen “Saut” (Epaltza kalea, 19:00etan); migratzaileen dramari buruzko Cirque Rouagesfrantsesen “Boate” (Areatza, 18:45ean eta 21:15ean); bi clown marmarti eta barregarri protagonista direnMagik Fabrik Ciekonpainiaren “Incognito” ikuskizuna (Arriaga Antzokiaren alboa, 18:00etan eta 20:30ean) eta Puéril Péril  taldearen“Bankal” (Plaza Barria, 19:30ean eta 22:00etan).

 

Horrez gain, lehen aldiz ikusi ahal izango da EuskadinDefracto Cie frantsesen“Flaque” malabar ikuskizuna. Bertan, giza gorputzak beste dimentsio bat hartzen du, diziplinaren garapenerako funtsezko elementu gisa. Bihar, ostegunean, uztailaren 4an, ere ikusi ahal izango da, Arriaga plazan, 23.00etatik aurrera.

 

OSTIRALEKO, uztailaren 5eko, programazioaren barruan zenbait estreinaldi interesgarri izango ditugu, akrobazia eroen bitartez txolarreen maitasun erritualak irudikatzen dituen eta 7 metroko altueran egiten den Cirque Hirsutekonpainiaren “Les Butors”, adibidez. Ikuskizun hori 22:30etik aurrera helduko da Areatzako kaira. Beste proposamen azpimarragarrietako bat Deabru Beltzaktaldearen eskutik etorriko da. Ziurrenez arte eszenikoen alorrean aritzen direnen artean nazioartean oihartzun handiena duen euskal konpainia izango da, eta 4.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu sortu zenetik. Edizio honetan, perkusioa, sua eta piroteknia uztartzen dituen “Symfeyny” ikuskizun berria aurkeztuko dute. Lehenengo partea ibiltaria da, eta ondoren, agertoki gainera joango da, eta uztailaren 5ean eta 6an ikusi ahal izango da, 23:30ean, Arriaga plazan.

 

 

EUSKAL KONPAINIAK

Deabru Beltzak taldeaz gain, igandera arte, ikus-entzuleek Barsanti Cia, Hortzmuga Teatroa, Markeliñe, Natxo Montero, The Funes Troup eta Dikothomia taldeen azken lanez gozatu ahal izango dute. Azken horiek, Umore Azokaren azken edizioan Euskal Ikuskizun Onenaren Saria irabazi berri duen “[e.go]”eskainiko dute. Dikothomia, zirku mota garaikideagoan espezializatuta dagoen euskal konpainia da, eta ikuskizun hori mazoari eskaintzen zaion omenaldia da, arte adierazpenerako zirkuko objektu gisa. “[e.go]” ikuskizuna larunbatean ikusi ahal izango da, 18:30ean eta 21:45ean, Plaza Barrian.

 

BILBOKO KALEALDIAren edizio hau IGANDE goizean amaituko da, bi estreinaldirekin. Alde batetik, Teatro due mondi konpainia italiarrak “Como crepe nei muri / Wall Cracks” lanaren erabateko estreinaldia eskainiko du, harrien eta hesien bitartez egunero eraikitzen diren hormei eta mugei buruz berba egiten duen kaleko antzezlana, gainditzeko ezinezkoak diren eta beldurraren eta konfiantza faltaren bitartez eraikitzen diren pertsonen arteko hormei buruz. Estreinaldia uztailaren 7an izango da, 12:00etan, Areatzan.

 

Hogeigarren edizio honetako azken lana ibilbide luzea duen Hortzmuga TeatroaBilboko konpainiaren eskutik etorriko da. Amaiera emango dio edizio honi, 13:30ean, Arriaga plazan, beste lan batzuek bezala migrazioen gaia lantzen duen “Bidaia” lan berriarekin. Oraingo honetan, Hortzmuga Teatroak gizarte gogoetarako tresna gisa erabiltzen du kaleko antzerkia. Herritarrak emanaldiaren parte izango dira, ekintzaren elementu aktibo gisa. Sorkuntza prozesuan jaso diren etorkinen eta errefuxiatuen bizipenetan eta kontakizunetan abiatuta, formatu bizia eta ikuskizuna eskainiko den leku bakoitzean desberdina sortuko da, gazteei eta helduei zuzenduta.

 

AGENDA

 

OSTEGUNA, UZTAILAK 4

18:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA

MAGIK FABRIK CIE (Frantzia) Incognito (50’)

18:45 AREATZA

CIRQUE ROUAGES (Frantzia) Boate (45’)

19:00 EPALZA KALEA (Institutu frantsesaren ondoan)

BIGBINÔME COLLECTIF (Frantzia) Saut (35’)

19:30 PLAZA BARRIA

PUÉRIL PÉRIL (Frantzia) Bankal (50’)

20:15 SANTIAGO PLAZA

BARSANTI CIA (Euskal Herria) Kale gorrian (60´)

20:30 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA

MAGIK FABRIK CIE (Frantzia) Incognito (50’)

21:15 AREATZA

CIRQUE ROUAGES (Frantzia) Boate (45’)

22:00 PLAZA BARRIA

PUÉRIL PÉRIL (Frantzia) Bankal (50’)

23:00 ARRIAGA PLAZA

DEFRACTO CIE (Frantzia) Flaque (60’)

 

OSTIRALA, UZTAILAK 5

18:00 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA

LOS MOÑEKOS (Katalunia) We-ding! (20´)

18:30 AREATZA

BIGBINÔME COLLECTIF (Frantzia) Saut (35’)

19:15 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA

MARKELIÑE (Euskal Herria) Chef natura (50′)

20:15 PLAZA BARRIA

THE FUNES TROUP (Euskal Herria) Aukerak (45’)

21:15 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA

LOS MOÑEKOS (Katalunia) We-ding! (20´)

21:45 AREATZA

BIGBINÔME COLLECTIF (Frantzia) Saut (35’)

22:30 AREATZAKO KAIA

CIRQUE HIRSUTE (Frantzia) Les Butors (50’)

23:30 ARRIAGA PLAZA

DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) Symfeuny (45’)

 

LARUNBATA, UZTAILAK 6

18:00 AREATZA

FIL D’ARENA DANSA TEATRE (Valentziako Erkidegoa) Salt (30’)

18:30 PLAZA BARRIA

DIKOTHOMIA CIA (Euskal Herria) [‘e.go] (55’)

19:30 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA

NATXO MONTERO_DANZA (Euskal Herria) Barbecho urbano (35´)

20:15 AREATZA

FIL D’ARENA DANSA TEATRE (Valentziako Erkidegoa) Salt (30’)

20:45 AREATZAKO KAIA

CIRQUE HIRSUTE (Frantzia) Les Butors (50´)

21:45 PLAZA BARRIA

DIKOTHOMIA CIA (Euskal Herria) [‘e.go] (55’)

22:45 ARRIAGA ANTZOKIAREN ALBOA

NATXO MONTERO_DANZA (Euskal Herria) Barbecho urbano (35´)

23:30 ARRIAGA PLAZA

DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) Symfeuny (45’)

 

IGANDEA, UZTAILAK 7

12:00 AREATZA

TEATRO DUE MONDI (Italia) Come crepe nei muri / Wall cracks (60’)

13:30 ARRIAGA PLAZA

HORTZMUGA TEATROA (Euskal Herria) Bidaia (60´)

 

 

BIDEOA: www.youtube.com/watch?v=WIMejDe3l9Y

+ INFO: http://bilbokokalealdia.eus