ZIRKUKO OHIZ KANPOKO ESZENOGRAFIA BATEN SORKUNTZA, FABRIKAZIOA ETA ESPERIMENTAZIOA

photo hameka 2

DATAK

2019ko abenduaren 20tik 23ra

LEKUA

Zirkozaurre (Bilbo)

HARTZAILEAK

Zirkuko, antzerkiko, dantzako ikasleak, eszenografoak eta zirkuko zaleak (30 pertsona gehienez ere).

PREZIOA

10 € hauetako kidea izanez gero:

  • ARTEKALE – Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea
  • BILBAOESZENA – Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroa
  • ATAE – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionala
  • ZIRKOZAURRE – Bilboko Zirkuko Arteen Espazioa
  • KAROLA ZIRKO ESPAZIOA – Bilboko Zirkuko Espazioa

15 € gainerakoentzat.

EMAILEA

La Cie Bivouac: Bejamin Lissardy eta Maureen Brown.

CIE BIVOUAC KONPAINIAREN DESKRIBAPENA

Konpainia 2011n sortu zen bat-bateko maitasun artistiko baten ondorioz. Artista bisual baten eta zirkuaren zale amorratua den eszenografo baten artean, hizkera artistiko berriak bilatzen dituen zuzendari baten eta gorputza mugaraino desafiatzen duen artista baten artean. Dena ez dela aztertu uste dute eta eremu artistiko desberdinak idazteko modu berri bat sortuko dela. Asmatu, amets egin… Kultura oparoa eta basatia. Haien ustez, arte eszenikoek proposamen ausartak eta sentikorrak aurkeztu behar dituzte, pertsonarik gehienentzat direnak. Ahalegin kolektiboak eta konpainiaren izaera baloratzen dituzte. Eszenografia, zuzendaritza, musika, akrobazia, eraikuntza… Batez ere, artisautza eta gizakiaren energia adierazten dituzte. Zirkuaren sorkuntzaren ikuspegi hori transmititzen ahalegintzen dira. Gorputzaren hizkeratik espirituak emozioak elikatuz esnatzen dituen errealitatearen eragile bat egin.

Konpainiak lan hauek sortu ditu: “L’Ubicoptilux” (2008), “Le rêve d’Erica” (2012), “Translation” (2014), “A corps perdus” (2015) eta “Tenir debout, c’est crier toujours!”(2017). 2011az geroztik, Cie Bivouac konpainia Bordeleko Zirku Eskolarekin dago lotuta eta jarduera artistiko, hezkuntzako eta egiturazko jardueretan hartzen du parte. Konpainiak Frantzian, Europan eta beste herrialde batzuetan egiten ditu birak.

BITARTEKARITZAKO LANAREN OINARRITZAT ERABILITAKO GAIA

Pertzepzioen gaia aukeratu da eta horren inguruan egingo dute Perceptions ikuskizun berria. 2019ko ekainaren amaieran estreinatuko da eta BILBOKO KALEALDIA jaialdian ikusi ahal izango da 2019ko uztailaren 1ean.

“Begia” behaketa handirako makina bat da eta bilaketa bi adierazten da: ezagutzarena eta erresilientziarena. Eskegitako “begi” hori sinesmenen deskonposiziorako lekua da: pertsonaiak beste dimentsio batzuetara bultzatzen dira “errealaren” kontzientzia aldatzen den neurrian. Infinituki txikiaren eta infinituki handiaren arteko lotura mehea esperimentatzen dute masta grabitazional batekin, soka mugikorrekin eta difrakzioko egitura batekin espazioan.

BITARTEKARITZAKO LANAREN EDUKIA

Ikusleekin egingo den ikerkuntza eszenografikoa eta koreografikoa / akrobatikoa izango da (zirkuko esperimentuak diseinatutako eta fabrikatutako objektuekin). Ohiz kanpoko aparatu bat egingo da, eszenografiaren zati bat, gai eta eskala zehaztu baten arabera.

Talde bakoitza bilaketa bati lotuta egongo da:

– gai bat (sinbiosia eta urradura, kulunka, zabaltzea…)

– kontzeptu arkitektoniko bat (zurruna, malgua, pop-up, origamia edo papiroflexia, zimurtuta, kaleidoskopioa, eskegita…)

– mugimendu koreografiko eta akrobatiko mota bat

– eta neurri bat (izugarria, gizakiaren tamaina, mikroa…)

Bideo edo argazkien lan bat prozesu osoan irudikatu daiteke, eraikuntzen, argazkien eta bideoen erakusketarekin.

Eraikuntza horiek tresnak izango dira gorputzak eta horien inguruak ohi ez bezala antzemateko, konposizioen, angeluen eta mugimendu partikularren arabera. Eraikuntzak lan koreografiko edo/eta akrobatiko bat hasiko dute, eragingo dituzten manipulazioei eta euskarriei esker.

ONDORIOA

Ikerketa-lan eszenografiko eta koreografiko honen helburua izango da partehartzaileak gai batean oinarritutako sorkuntza artistikoko prozesu baten inguruan sentsibilizatzea. Loturak sortuko ditu artisten, ikasleen eta ikusleen artean eta antolatzaileek zirkuaren inguruko jarduera kultural originalak garatzeko balioko du.

Sarrerako ateak: gorputza, jolasa, taldeko lana, eztabaidak, eraikuntza, prestaketarako marrazketak eta laneko begiradak izango dira sentsibilitateak garatzeko tresna, gainerakoei zabaltzeko, aktuatzeko gogoa sortzeko eta munduari buruz dauzkagun ikuspegiak.